Ruta de navegación

Ikerketa Jarduerak

Ikerketa Jarduerak

Ezagutu Kimika Fakultateko ikerketa talde desberdinak eta haien ikerketa-lerroak, 50. urteurrenerako sortutako bideoak ikusiz edo urtean zehar ospatuko diren jarduera desberdinetan parte hartuz! Urtero bezela, GrAL Eguna ospatuko dugu, Kimikako Graduko 3. eta 4. mailan dauden ikasleei zuzendutako poster saioa. Jarduera honen helburua Gradu Amaierako Lana burutzeko Fakultateko eta inguruko ikerketa zentrotan diharduten ikerketa taldeak eta haien ikerketa lerroak aurkeztea da. Udaberrian ere, apirilaren xean, Fakultateko doktorego tesi ikasleek  antolatutako PhD Day ospatuko dugu, haien ikerketa lanak beste tesi ikasleei aurkezteko aukera emago diena. Hurrengo esteketan aurki dezakezu jarduera honi buruzko informazio zabalagoa eta izen-ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/kimika-fakultatea/phd-day

Azkenik, maiatzaren 28 eta 30a bitartean, Kimika Fakultateak, Donostiako hainbat ikerketa zentro desberdinekin batera (DIPC, CFM, POLYMAT, Nanogune, Biomagune, Biodonosti),  Donostia eta Kimika Kongresua antolatuko du. Kongresuaren helburua gure hirian egiten den ikerketaren berri ematea da. Hurrengo esteketan aurki dezakezu jarduera honi buruzko informazio zabalagoa eta izen-ematea nola eta noiz egin:

Bestalde, Fakultatean burutzen den ikerketa publiko orokorrari helarazteko, 2025 urtean zehar, hilabetean behin, bideo bat argitaratuko dugu sare-sozialetan.

Aplicaciones anidadas

Visor de contenido web

GrAL EGUNA

Visor de contenido web

PhD Day

Visor de contenido web