inf_gestiondecalidad

Kalitatearen kudeaketa

Kalitatearen gestioarekiko konpromisoa

Kimika Fakultateko dekanotza taldeak, beste politika batzuen artean, bere titulazioetako irakaskuntzaren kalitatea bultzatzen du, betiere ikastegiko jardueren analisia eta hobekuntza sustaturik. Jakitun da kalitatearen kultura sendotzeko beharra dagoela, eta horrekin lotutako jardueretan parte hartu du 1996tik, urte horretan parte hartu baitzuen Unibertsitateen Kalitatea Ebaluatzeko Plan Nazionalean. Era berean, Europako Kreditua Sartzeko Aholkularitza (AICRE), Europako Kredituaren Ezarpenaren Jarraipena (SICRE) eta Irakaskuntzaren Berrikuntza Bultzatzeko Programa (IBP) bezalako programetan parte hartu du, Irakaskuntzaren Kalitatearen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak bultzaturik. Era berean, modu egokian parte hartu du EHUNDU programaren (UPV/EHU) deialdietan, graduko titulazioen curriculuma garatzen laguntzea xede zuena.

 Haren politikaren eta estrategiaren funtsezko kide gisa, Kimika Fakultateko dekanotza taldeak konpromisoa hartzen du ikastegiko kalitatea prozesu guztietan bermatzea ahalbidetuko duen sistema diseinatu eta hedatzeko, haren interes taldeen beharrak eta espektatibak bete daitezen zainduz, eta horretarako, baliabideak eraginkortasunez erabiliz. Konpromiso horren isla da Kimikako Graduaren titulazioaren egiaztagiria lortu izana (2015/10/23), baita, AUDIT sisteman oinarrituta, KKSI ezarri izanaren ziurtagiria 2019ko apirilean ere; horixe da, hain zuzen ere, lehenik eta behin bete beharreko baldintza, eta ikastegiaren egiaztapen instituzionala eskatu eta lortuko du 2019ko uztailean.

Autoebaluaziorako prozesu sistematiko hori, hots, interes taldeen emaitzen eta beharren analisia, oinarri izan da fakultateko plan estrategikoak egiteko (2012-2016 eta 2018-2020).

Kalitate Batzordea

Kimika Fakultateko kalitate batzordea ikastegiko batzarrak izendatutako batzordea da. Zuzendaritza taldearekin batera, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren plangintza eta jarraipen zereginetan dihardu, eta gainera barne komunikaziorako tresna da kalitate sistema honen politika, helburu, plan, programa, erantzukizun eta lorpenen inguruan.

KBBSerako eskuliburua

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Kimika Fakultateak ANECAren AUDIT programaren irizpideekin bat etorrita kalitatea bermatzeko diseinatu duen barne sistemak osatzen du KBBSerako eskuliburua. KBBSk bere hartzen dituen jarduerak fakultatean irakasten diren Kimikako Graduaren eta Masterren titulazioei dagozkie.

Txostenak

Atal honetan aurkezten dizkizuegu zentroaren urteko kudeaketa txostenak eta Fakultateko titulazioen jarraipen txostenak .

Tituluaren Jarraipen Txostenak Urteko Kudeaketa Plana eta Txostena
Kimikako Gradua (2011/12 ikasturtetik aurrera) 2022/23
Kimika eta Polimeroak Unibertsitate Masterra (2014/15 ikasturtetik aurrera) 2021/22
Nanozientzia Unibertsitate Masterra (2010/11 ikasturtetik aurrera) 2020/21
  2019/20
  2018/19
  2017/18