inf_prevencionderiesgos

Laborategiko oinarrizko segurtasun arauak

1 Segurtasun elementuak eta irteerako bideak.

Lanean hasi aurretik, lana egingo den lekua eta ingurunea ezagutu behar dira:

  • Irteera nagusiak eta larrialdi-irteerak non dauden jakin.
  • Suitzalgailuak eta segurtasun-elementuak (begi-ikuskailuak, mantak eta abar) non dauden jakin.

2 Begien babesa.

SEGURTASUN-BETAURREKOEN ERABILERA BEHARREZKOA DA

Zipriztinak eta begiekin zer ikusia duten istripuak sarritan gertatzen dira laborategian. Gogoratu, arriskua ez datorrela norberak erabiltzen dituen produktuetatik bakarrik, lagunengandik ere etor daiteke.

Ukipen-lenteak laborategirako ez dira gomendatzen: zipriztin baten ondorioz baliteke produktua lentearen atzeko aldetik irristatzea, eta garbiketa zailtzea, kalte handiagoak sortzeko arriskuarekin.

Produktu kimikoa begietara iristen bada, ahalik eta azkarren, eta 10 segundu pasa aurretik begi-ikuzkailua erabili. Garbitzen denbora asko pasa behar da, 15 minutu inguru. Istripuaren berri irakasle-arduradunari eman.

3 Laborategian jantzi beharrekoa.

Laborategian zipriztinak saihetsezinak dira. Txabusina nahi eta nahi ez jantzi behar da.

  • Ez da gomendatzen minigona, galtza motzak edo pantiak erabiltzea.
  • Sandaliak saihestea, eta oinetako itxiak erabiltzea gomendatzen da.
  • Ile luzea arriskutsua denez mototsa egitea gomendatzen da.
  • Idunekorik edo zintzilikako apaingarririk jantzirik ez eramatea gomendatzen da.

4 Higiene-arauak.

Laborategian, produktu kimikoen bidez kutsatzeko arriskua beti dagoenez esperimentu baten ondoren eta laborategitik irten aurretik eskuak garbitu behar dira.

  • Laborategian ezin da jan ez eta edan ere.
  • Laborategietan eta produktu kimikoak gordetzen diren lekuetan erretzea arriskutsua da.
  • Ez dastatu, usaindu edo inhalatu produktu kimiko ezezagunak.
  • Produktu kimikoen eta larruazalaren arteko ukipena saihestu. Zipriztinik badago berehala urarekin garbitu.

5 Laborategiko tresnen eta elementuen erabilera.

Esperimentu bat hasi aurretik, muntaia ondo eta erabiltzeko prest dagoela ziurtatu behar da. Zalantzarik badago irakasle-arduradunari galdetu.

  • Ekipo edo tresna baten funtzionamendua ezagutzen ez bada, ez erabili.
  • Egoera txarrean dagoen beirazko materiala ez erabili.
  • Likidoak ahoarekin ez "pipeteatu", gailu egokiak erabili.
  • Lan-eremuak garbia eta ordenatua egon behar du, berokirik, poltsarik eta abar gabe.
  • Frasko guztiak errotulatu behar dira, bertan dagoen produktua, konzentrazioa eta preparazioa egindako data adieraziz.
  • Esperimentua ez da bukatuko hondakinak kendu eta erabilitako material guztia garbitu arte.
  • Ezin egin daiteke inolako esperimenturik irakaslearen baimenik gabe.

6 Produktu kimikoen manipulazioa.

Produktu kimikoen propietate pozoitsuengatik, korrosiboengatik, suzkoengatik edo lehergarriengatik baliteke arriskutsuak izatea, beraz, kontu handiz manipulatu behar dira.

  • Produktu bat lehenengo aldiz erabili aurretik, honen propietateak ezagutu eta fitxa toxikologikoa kontsultatu behar dira.
  • Laborategiko arriskurik handiena sua denez kontrolatu gabeko sugarrak saihestu behar dira. Su- pizgailua erabiltzea saihestu ezin denez, inguruan disolbatzaileak edo produktu sukoiak ez daudela ziurtatu.
  • Produkturik ez berotu ontzi itxi batean. Neurri egokiko irekidura utzi behar da, eta lanean ari diren pertsonen kontrako norabidera zuzendu.
  • Gai lurrinkorrak edo usain txarrekoak erabiltzen direnean, hobe da gasetarako beira-arasa erabiltzen baduzue.Operadoreak beira-arasaren kanpoan egon behar du.
  • Isuritako produktuak berehala garbitu.
  • Uretarako ez diren frasko-garbitzaileak argi errotulatu behar dira.

GOGOAN IZAN LABORATEGIA EZ DELA JOLASTOKIA
EZ IBILI TXANTXETAN, ETA ZENTZUZ ETA ZUHURTASUNEZ JOKATU

-ISTRIPUEN AURREAN JARDUTEKO GIDAK.