Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena

Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena

2025 urtean UPV/EHUko Kimika Fakultateak 50 urte beteko ditu. Urrezko urteurren hau ospatzeko urte osoan zehar burutuko diren hainbat aktibitate/ekimen antolatu dira. Ekimen hauek Kimikarekin erlazionatutako hezkuntza, ikerketa eta arlo profesionaleko eragileekin batera ospatu nahi ditugu, eta, noski, gizarte osoarekin ere bai. Nabarmendu nahiko genuke gure Fakultatetik jaiotako Ikerketa Zentroek (DIPC, CFM/MFZ eta POLYMAT) izango duten protagonismoa, batez ere “Udazken Kimikoan”. Hauetaz gain, ahalik eta eragile gehien parte hartzea nahi dugu, kolaboratzaile zein patrozinatzaile bezala. Hau guztia kontutan hartuta, antolatutako aktibitateak lau multzo nagusietan sailka daitezke: Orientazio, Gizarteratze, Ikerkuntza eta Transferentzia aktibitateak, hurrenez hurren.

Ohiko Orientazio aktibitateetaz gain, azpimagarriak diren bi ditugu 50. Urteurrenean, TOP@DIPC eta Kimika eta Hezkuntza, “Udazken Kimikoa”ren baitan kokatuta. Lehenengoa Donostia International Physics Centerrek antolatzen du, eta bertan Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat Nobel Saridunekin aritzeko aukera dute. Bestalde, Kimika eta Hezkuntza jardunaldietan Fakultateko irakasleen eta Hezkuntzako eragileen arteko (DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketa) eztabaida foro bat sortzeko asmoa dago, Kimikaren irakaskuntzan dauden erronkei aurre egiteko asmoz. Gizarteratze aktibitateak gizarte osoari irekiak egonen dira, eta azpimarratzekoak dira alde batetik Fakultatea ezagutzeko antolatu diren bisita gidatuak eta “50 urte Kimika zabaltzen” hitzaldi zikloa, Donostia Kultura eta Materialen Fisika Zentroarekin (CFM) batera antolatuta. Bestalde, beste erakunderekin batera urtean zehar antolatutako ekimen kolektiboetan ere parte hartuko dugu.

Ikerketa aktibitateen inguruan Donostia is Science kongresua dugu, Donostia – San Sebastián hiriko beste Ikerketa Zentroekin batera antolatuta. Kongresu honen xede nagusia Fakultateko kideen eta hiriko Ikerketa zentro hauetako kideen artean dauden loturak finkatzea eta berriak sortzea da. Bukatzeko, Transferentzia aktibitateetan Kimika eta Enpresa nabarmenduko genuke, POLYMATekin batera antolatuta. Kimika Fakultatearen eta mundu profesionalaren arteko loturak estutzea eta berriak sortzea da ekimen honen helburu nagusia, gerora begira amankomunean ekimen berriak sortzeko eta Kimikari lotutako enpresa sarea sendotzeko asmoz.

Kimika Fakultateko 50. Urteurrenaren inguruko aktibitateen informazioa jaso nahi baduzu, bete hurrengo Formularioa.

Aplikazio habiaratuak

FAKULTATEAREN HISTORIA

KIFADOSSIOA

KOLABORATZAILEAK

Aplikazio habiaratuak

12 HILABETE - 12 GAI

UDAZKEN KIMIKOA

TRANSFERENTZIA JARDUERAK

Aplikazio habiaratuak

ZABALKUNTZA JARDUERAK

IKERKETA JARDUERAK

ORIENTAZIO JARDUERAK