ELKARRIZKETA ZIENTZIALARI BATEKIN- BIDEO LEHIAKETA, 24-25 ikasturtea
Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeek egindako zientzia agerian jarri nahian Ibaetako campusean antolatuko diren jardunaldien baitan, UPV/EHUko Kimikako Fakultateko Berdintasun Batzordeak Lehen Hezkuntzako azken ikasturteko ikasleei zuzenduriko lehiaketa bat antolatuko du. Parte-hartzaileek, taldeka, elkarrizketa bat burutu eta mural batean laburtu beharko dute. Aurten, Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena izanik, fakultateko emakume zientzialariak omendu nahi dira. Beraz, talde parte-hartzaile bakoitzari Fakultateko emakume zientzialari bana esleituko zaio aurkeztutako lanaren protagonista izan dadin. (Esteka honetan ikus ditzakezue aurreko lehiaketako bideoak: https://youtu.be/ZwpUdirmaHs eta https://www.youtube.com/watch?v=NtXGn2fjLB4.)
DATAK:
- Parte hartzeko, ikastetxeek eskaera-inprimakia bete beharko dute (https://forms.gle/iofKQboNhfptf5ny7) urriaren 31 baino lehen.
- Azaro erdialdean jasoko dute ikastetxeek eskaeren onarpena zein elkarrizketatua izango den emakumearen esleipena. Era berean, elkarrizketatu beharko duten ikertzailearekin harremanetan jartzeko datuak ere helaraziko zaizkie. Eskaerak izen-emate ordenaren arabera onartuko dira.
- Lanak bidaltzeko epe-muga urtarrilaren 24a izango da.
- Lehiaketaren ebazpena otsaila hasieran izango da. E-mail bidez emango zaie haren berri parte hartu duten ikastetxeei.
- Lan guztien erakusketa eta sari banaketa ekitaldia otsailaren 14an ospatuko da EHUren Gipuzkoako campusean.
LEHIAKETAREN IRIZPIDEAK:
- Helburua: Zientzia bada nesken kontua.
- Taldeak 5 ikaslekoak izango dira gehienez.
- Elkarrizketak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin ahal izango dira.
- Murala digitalki zein analogikoki egin ahal izango da. Bertikalean eta orrialdearen alde bakarretik. Tamainari dagokionez, Din A4 neurrien proportzionalak onartuko dira: Din A4, Din A3, Din A2, Din A1 eta Din A0.
- Muraletan agertu beharko dute derrigorrez: emakume elkarrizketatuaren izena, egileen izenak (ikastetxea) eta Emakumeak Zientzian egitasmoaren logoa.
- Lanak PDF formatuan bidali beharko da. Analogikoki egindako lanen kasuan, eskaneatuta. Izan ere, lan guztiak biltzen dituen koadernotxoak egingo dira azken ekitaldian banatzeko.
- Lanen baloraziorako kontuan hartuko dira: 1) Hizkuntzaren erabilera zuzena, 2) Galderen egokitasuna eta 3) Muralaren diseinuaren originaltasuna.