inf_normativadeevacuacion

Emergentzia-eta ebakuazio-egoeretan ikasleek izan behar duten jokabidea

APARTEKO GORABEHERA EDO ISTRIPUREN BAT GERTATZEN DENEAN:

  • Irakasle bati edo atezainari abisatuko diote. Atezainaren luzapena 8168 da.
  • Pertsonal arduradunaren (irakasleen, ebakuazioaz arduratzen direnen) aginduak beteko dituzte.

EBAKUAZIOA:

  • Ebakuazio-bideak geletako, laborategietako… sarreretan seinaleztatuta daude, panelen bidez. KOMENI DA HORIEK BEGIRATZEA, DAUDEN EBAKUAZIO-BIDEAK BURUZ IKASTEKO.
  • Kimika Fakultateko EBAKUAZIO BIDEOA.

ALARMAK JOTZEN DUENEAN:

  • Alarma orokorra bada, Fakultatea husteko abisua izango da.
  • Gelatik edo laborategitik berehala irten eta, ebakuazio-bideek erakusten duten bezala, Fakultatearen irteerarantz abiatuko dira, ebakuazio- eta alarma-ekipoen aginduak betez.
  • Ez dira beren gauzak hartzen geldituko.
  • Gaigabeziren bat duten, istripuren bat izan duten edo gaizki sentitzen diren pertsonei lagundu egingo diote.
  • Ordenaz eta lasaitasunaz jokatuko dute. EZ DIRA PRESAKA IBILIKO
  • Ez dute bultzadarik edo jende-pilaketarik eragingo.
  • Pareta ondotik mugituko dira, pasilloetako erdigunea eta eskailerak libre utziz.
  • EZ DIRA ATZERA BUELTATUKO.
  • Adierazitako bilguneetara joango dira

LARRIALDIAREN AMAIERAN:

  • Pertsonal arduradunaren (irakasleen, ebakuazioaz arduratzen direnen) aginduak beteko dituzte.