Ikuspegi orokorra
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailak Zelulen Biologia eta Zoologia jakintza arloei atxikitako Graduko irakasgaien irakaskuntza eskaintzen du. Irakaskuntza hori, zehazki, Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Bizkaiko Campusa) eta Farmazia Fakultatean (Arabako Campusa) ematen da.
Irakasgaiak, hain justu, Biologia, Ingurumen Zientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologia tituluei zuzendutakoak dira. Bestalde, Biologia irakasgaia ere eskaintzen da Ingeniaritza Kimikoko Graduan eta Kimikako Graduan.
Graduondoko Ikasketei dagokienez, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology Masterra eta Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources Erasmusa koordinatzen ditu Sailak. Horretaz gain, bestelako Master batzuen irakaskuntzan ere parte hartzen du; hala nola Ekosistemen Kudeaketa, Funtzionamendu eta Biodibertsitatea Unibertsitate Masterrean eta Auzitegiko Analisia Unibertsitate Masterrean. Aipatutako masterrek hainbat Doktorego Programatarako sarbidea ematen dute; horietako bi, gainera, Sailak berak koordinatzen ditu. Graduondokoaren irakaskuntzaren zati bat "Plentziako Itsas Estazioa/ Estación Marina de Plentzia" Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroan eskaintzen da.