Graduondoko ikasketak
Graduondoko ikasketak dira, hain zuzen, unibertsitate masterrak (2. zikloa) eta doktorego programak (3. zikloa). Masterren helburua da ikasleei prestakuntza aurreratua, espezializatua edo diziplina anitzekoa ematea, eta egresatuak lan munduko hainbat arlo profesionaletan txertatzea; tartean, ikerketan. Ikasturte bateko edo biko iraupena izaten dute (60-120 ECTS kreditu).
Doktorego programek, berriz, prestakuntza egituratua eskaintzen dute, doktoregaiak ikerketa arlo bateko gaitasun espezifikoak zein zeharkakok eskura ditzan. Funtsean, jatorrizko ikerketa lan bat egitea dute oinarri. Ikerketa ildo eta talde baten esparruan egin beharko dute lana, eta doktore tesiaren aurkezpen eta defentsarekin amaituko da. Lanaldi osoan dabiltzan doktoregaien doktoregoko ikasketen iraupena 3 urtekoa izango da (salbuespen moduan, 5era luza liteke), eta lanaldi partzialean dabiltzanena 5 urtekoa (salbuespen moduan, 8ra luza liteke).
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila oso ezaguna da bertan eskaintzen diren master ikasketa eta doktorego programek daukaten kalitate, ospe eta nazioartekotze maila handiagatik. Sailak bi unibertsitate master ofizial eta bi doktorego programa koordinatzen ditu, eta horien erantzulea da:
- Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology Unibertsitate Masterra
- Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources Erasmusa
- Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology Doktorego Programa
- Ingurumena eta Itsas Baliabideak doktorego programa
Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology masterra 60 ECTSkoa da, diziplina anitzekoa. Hein batean ingelesez eskaintzen da, eta hainbat jakintza arlotatik datozen gradudunei zuzendutakoa da; hala nola biologia, kimika, toxikologia, ekologia, animalien osasunbidea, osasun publikoa, itsas zientziak eta ingurumen zientziak. Kutsatzaile kimikoen eta euren arteko elkarreraginen azterlana du ardatz, eta baita ingurumenean, nola itsasoan hala ur gezatan zein lurrean eragiten dituzten ondorio biologikoen azterlana ere. Honako hauek dira, zehazki, masterraren prestakuntza alderdi nagusiak: ingurumen kutsatzaileen norakoa, banaketa eta jokamoldea; zelula toxikologia eta toxikologia molekularra; ingurumen kutsadurari aurre egiteko eta egokitzeko mekanismoak; ingurumen kutsaduraren biomarkagailuak; ekotoxikologia; ingurumen kalitatea eta ingurumen arriskuaren ebaluazioa; eta bioerremediatzea. Masterraren oinarrian, UPV/EHUko eta ikerketa zentro zein zentro teknologikoetako (AZTI, NEIKER, GAIKER, INIA-Madril) hainbat ikerketa talde egonkorturen ikerketa gaitasuna dago. Ikerketa jardunera bideratutako masterra da, eta Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia/Environmental Contamination and Toxicology doktorego programarako sarbide zuzena ematen du, MECek emandako Bikaintasuneranzko Aipamena jaso duena.
The Erasmus Mundus Master of Science (MSc) in Marine Environment and Resources, acronym "MER MSc", is a Joint European MSc degree programme that has been developed by four leading European institutions in the field of marine environment and resources (Universities of the Basque Country, Southampton, Bordeaux and Liege), whose present activities and historical background are intimately related to the sea, and more concretely to the Bay of Biscay, one of the most relevant marine areas in Europe. The master was awarded with the Erasmus Mundus label in 2012. MER MSc is aimed to respond to challenges of the European Marine Strategy Directive and the European Water Framework Directive, which refers to coastal and estuarine systems among other water resources. MER MSc consists mainly of advanced courses (90 ECTS) and of a Master Thesis project (30 ECTS). Courses are offered in oceanography, marine science, coastal management, ecosystem health assessment, fisheries and marine pollution. The Master Thesis can be undertaken in one of the four organizing universities as well as in a wide network of associated partners all over the world. Such links will enable students to work within on-going (pure and applied) research groups, which should stimulate them to continue their formation by achieving a PhD degree. The master gives access to the PhD programme Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa of the University of the Basque Country, recognized with the Mention towards Excellence of the Spanish Ministry of Education.
Saila erantzulea den eta aipatu ditugun master eta doktorego programez gainera, Saileko irakasleek bestelako master ofizial eta doktorego programa batzuetan ere parte hartzen dute. Esaterako, honako hauetan:
- Analisi Forentsea Unibertsitate Masterra eta Analisi Forentsea doktorego programa
- Ekosistemen Kudeaketa, Funtzionamendu eta Biodibertsitatea Unibertsitate Masterra eta Ekosistemen Kudeaketa, Funtzionamendu eta Biodibertsitatea doktorego programa
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra