Titulua bidaltzeko eskaria
Titulu ofiziala prest dagoenean, posta bidez jakinarazten zaio ikasleari titulua hartzera etor daitekeela, baina nahi izanez gero, eskaria egin daiteke titulua bidaltzeko (gutunean bertan adierazitako lekuetara baino ez da bildatzen).
Eskaria Gasteizko Ingeniaritza Eskolako idazkaritzara bidali behar da, ondoko bideren baten bidez:
Posta elektronikoa: secretaria.ei-vi@ehu.eus
Ohiko posta:
Ingeniaritza Unibertsitate Eskola
Idazkaritza
Nieves Cano, 12
01006 VITORIA-GASTEIZ
Titulua bidaltzeko eskaria hartuta, eskarian adierazitako lekura bidaliko da eta posta bidez edo posta elektronikoz jakinaraziko zaio interesatuari noiz bidaliko den.