Anulación de Matrícula

Matrikula baliogabetzea

34. artikulua.

  • 1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko legearen testu bateratua onartu zuen irailaren 11ko 1/2007 legegintzako dekretuak 34.6 artikuluan dioenaren arabera, nahiz eta ikasleek legeak agindutako epe eta moduan eskatu matrikula baliogabetzea, ez zaio inolaz ere itzuliko ordaindutako dirua.
  • 2. Matrikularen prezioaren zatiren bat edo ezer ez ordaintzeak espediente akademikoa etetea ekarriko du.
  • 3. UPV/EHUk ikusiko balu ikasleak ez duela betetzen matrikula egiteko baldintzaren bat, ezetsi egingo du matrikula egiteko eskaria, eta ordaindutako dirua itzuliko dio ikasleari.
  • 4. Ikasleek matrikula baliogabetu ahalko dute urte bakoitzeko abenduaren 31 arte. Matrikula osoaren baliogabetzea izango da, hau da, ezin izango da baliogabetze partzial bat edo irakasgai solteena egin. Egun horretatik aurrera ez da matrikulen baliogabetzerik onartuko, salbu eta Unibertsitateak berariaz baimendu interesdunak aurrez hala eskatuta..
  • 5. Matrikula ez ordaintzeagatik espediente akademikoa etenda daukan ikasleak, ordaintzeke daukan kopurua zor izango dio unibertsitateari; erabakia emango da zorduna dela adierazteko eta jakinarazpena egingo zaio.
  • 6. UPV/EHUrekin zorren bat dutenek ezin izango dute aurrerantzean beste matrikularik egin. Halaber, ez zaie emango titulurik edo ziurtagiririk, ez eta espediente akademikoari buruzko informaziorik ere, eta ezin izango dute espedientea lekuz aldatu.. Era berean, ezin izango dituzte UPV/EHUren zerbitzuak erabili.
  • 7. Ikasleari berriro aktibatuko zaio espediente akademikoa zorra ordaintzen duen unean.
  • 8. Matrikula baliogabetu egin duten ikasle berriek berriro eman beharko dute izena unibertsitatean ikasten berriz hasi nahi izanez gero.
  • 9. Ikasle bekadun legez matrikulatzeko, matrikula egiterakoan bete beharko ditu ikasleak beka deialdian eskatzen diren baldintza akademikoak, eta aurretik beka eskaera egina eduki beharko du. Matrikulatzerakoan beka eskaeraren kopia aurkeztu beharko du, matrikulatzeko behar diren gainontzeko agiriekin batera. Bestela, matrikulako prezioak ordaindu beharko ditu, nahiz eta hori ez den izango beka eskatzeko eragozpen.
    Hala ere, ikasle batek eskakizun akademikoak betetzeagatik bekadun moduan egin badu matrikula eta ondoren beka ukatu egin bazaio eta ukoa jakin ondoren matrikula baliogabetzea eskatzen badu, ikasle hori ez da zorduntzat hartuko.
    Matrikula lehen epean egiten duten ikasle berriek matrikula egiterakoan ez badute beka eskariaren orria, ikasle ez bekadun gisa matrikulatuko dira. Behin beka eskaria eskuratuta, matrikula egin duten ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar dute, matrikula bekadun gisa eguneratzeko.

 

Eskaria posta elektronikoz bidali ahal da secretaria.ei-vi@ehu.eus helbidera, edo idazkaritzan bertan aurkeztu epe barruan.