GESTIÓN DE RESIDUOS

Hondakinen kudeaketa

i3-GIH 12

Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen arabera, hondakin gisa definitzen da edozein gai edo objektu, jabeak baztertu edo baztertzeko asmoa edo beharra duena. Hortaz, hondakinak ditugu ezertarako balio ez duten gaiak, objektuak, elementuak eta beste, zokoratu edo baztertzeko direnak.

Aipatutako 7/2022 legeak azaltzen du hondakinen prebentzio eta gestiorako politikak eta legeria garatzeko ardura eta eskumena duten administrazioek honako hierarkia hau (hurrenkera honetan) aplikatu behar duten hondakinei dagokienez:

  1. Prebentzioa eta minimizazioa.
  2. Berrerabilera.
  3. Birziklatzea.
  4. Baliaraztea.
  5. Ezabatze eta isurtzea.

 

HONDAKIN ARRISKUTSUAK

Hondakin arriskutsua da ondoren zerrendatzen diren ezaugarrietako bat edo batzuk dituen hondakina: lehergarria, kantzerigenoa, erregarria, korrosiboa, sukoia, infekziosoa, narritagarria, toxikoa, kaltegarria, mutagenoa eta/edo ekotoxikoa.

Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaritza, UPV/EHUren hondakin arriskutsuen gestioaren ardura duen unitatea baita, ezin egon daiteke hondakin hierarkian aplikaziotik at eta hainbat ekimen lantzen ari da hondakinen sorreraren prebentzioa, hondakin hauek osatzen dituzten gaien arriskua gutxitu eta, unibertsitatearen jarduerak sortzen dituen hondakin arriskutsuen kantitatea murriztea helburuarekin.

UPV/EHUko irakaskuntza eta ikerkuntzako tailer eta laborategietan sortzen diren hondakin arriskutsuen barruan, nabarmendu behar dira jatorri kimikoa dutenak, hondakin sanitarioak, hondakin erradioaktiboak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) eta esperimentazio animalien hondakinak (SANDACH).