Enplegagarritasuna
Irteera profesionalak
Industria sektorean, enpresa aukera handia duzu:
- Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriak…
- Robotika, adimen artifiziala
- Proiektuen ingeniaritza
- Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak
- Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak
Baita irakaskuntzan eta administrazio publikoen arloan ere.
Lanbideren lan munduratzeari buruzko txostenak
Lanbidek inkesta bidez aztertzen du urtero hiru euskal unibertsitateetan (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) titulua lortzen duten 10.000 pertsonen laneratzea. Titulazioaren hiru urte geroago egiten du; izan ere, haren irizpideen arabera, nahikoa denbora da lanbide-karrera bat sektore edo lanbide zehatz batera bideratzeko.
Informazio-sistema oso eta handi horren emaitzek –bakarra da Estatuan eta nabarmena Europan– hezkuntza-baliabideen plangintza eta kudeaketa hobetzen laguntzen dute, eta funtsezko inputa dira orientazio pedagogiko eta lan-orientazioko sareen lanerako.- (Beste leiho bat zabalduko du)Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,102,90 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Teknikoak jakintza-arloan Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,148,75 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHUko titulazio multzoaren Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,155,29 Kb)