Empleabilidad-ade-informatika

Enplegagarritasuna

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza sailak
  • Ekonomia eta finantza kudeaketa eta zerga arloa
  • Estrategia zuzendaritza eta giza baliabideak
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Informazio sistemen diseinua, eraikuntza eta mantentzea sektore askotako erakunde eta enpresetan
  • IKTen sektoreko enpresak
  • Enpresa publiko eta pribatuetako informatika sailak
  • Informatikako aholkularitza enpresak
  • Zerbitzu informatikoen enpresak: aplikazio eta produktu informatikoen garapena
  • Bideo-jokoen garapena
  • 4.0 industria ekosistema
  • Sarbidea ematen du irakaskuntzara eta administrazio publikoetara
  • Sarbidea ematen du master ikasketetara

Lanbideren lan munduratzeari buruzko txostenak

Lanbidek inkesta bidez aztertzen du urtero hiru euskal unibertsitateetan (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) titulua lortzen duten 10.000 pertsonen laneratzea. Titulazioaren hiru urte geroago egiten du; izan ere, haren irizpideen arabera, nahikoa denbora da lanbide-karrera bat sektore edo lanbide zehatz batera bideratzeko.

Informazio-sistema oso eta handi horren emaitzek –bakarra da Estatuan eta nabarmena Europan– hezkuntza-baliabideen plangintza eta kudeaketa hobetzen laguntzen dute, eta funtsezko inputa dira orientazio pedagogiko eta lan-orientazioko sareen lanerako.