V. IKERKETA JARDUNALDIA
Data
2023/02/23, 12:00 - 13:30
![](https://www.ehu.eus/documents/3049902/42288560/PanfletoOsoa2023__CARTEL.png/c55f3b87-9525-7492-5d62-92eab35de332?t=1678796539079)
V. IKERKETA JARDUNALDIA
VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ikerketa Jardunaldia bi urtetan behin egiten den jardunaldia da. Bertan, sailek eta ikerketa-taldeek beraien ikerketak aurkezten dizkiote komunitate akademikoari, erakundeei eta enpresei. Gaiak ingeniaritza bezain askotarikoak dira: materialen propietate elektronikoak, geolokalizazioa, fabrikazio aurreratua, ingurumena, energia, automatika, etabar.
Aurkezpenak laburrak (5 minutukoak) eta dinamikoak dira, horrela, bertaratzen direnek jardunaldi motz batean Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egiten den Ikerketa ezagutuko dute. Jardunaldiak ikerketa-taldeen arteko, eta ikerketa-taldeak eta enpresa eta erakundeen arteko lankidetza erraztea du helburu.
Informazio gehigarria
2023ko Ikerketa Jardunaldia - Programa eta laburpenak