Graduazio ekitaldia 2017/18
Data
2018/10/04, 00:00 - 00:00
Ikasketak 2017/18 ikasturtean amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia izango da urriaren 26an, ostiralarekin, 18:00etan, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan.
Era berean, titulazio bakoitzeko espediente onenarentzako saria eman eta SEA Arabako Enpresak elkarteak Eskolako aitorpena jasoko du eskainitako lankidetza dela eta. 2017/18 ikasturtean 112 graduatu ziren, guztira.
Ekitaldian, Ramiro Gonzalez, Arabako Diputatu Nagusia, Itziar Gonzalo, Vitoria-Gasteizko 2. Alkateordea, Ivan Igartua, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Pascal Gómez, SEA elkarteko presidentea, eta Javier Sancho, Eskolako zuzendaria izango dira.