Industriaren arloko titulazio bikoitzak Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan
Eskolan hiru titulazio eskaintzen dira, 144 kreditu amankomun dituztenak (lehen eta bigarren maila osoak eta 24 kreditu laugarren mailan).
Hori dela eta, hirugarren mailara heltzean, nahi baduzu, eskatu ahal duzu ikasketa desberdinak aldi berean egitea eta bost urteko epean (edo are lehango ere) Industria Ingeniaritza Teknikoko bi gradu lor ditzakezu. Bi espezialitatetan prestatuta egoteak aukera itzelak irekiko dizkizu lanerako, enpresen eskaria dela eta.
Hauek dira egin ditzakezun bi graduko konbinazioak:
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua + Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua + Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua.
Gainera, bigarren mailatik aurrera, eska dezakezu industriaren arloko gradu horietako bat eta Informatika aldi berean egitea, eta modu horretan ere, bost urteren buruan, honelako gradu bikoitz bat izango zenuke, adibidez:
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua.
Titulazio biek aukera emango dizute industria digitalean edo 4.0 industrian sartzeko, Automatikaren eta Industria Elektronikaren arloko ezagutzak eta Informatikako ezagutzak izango dituzulako, hau da, industriaren paradigma berriaren bi ardatzetakoak.