Evaluación Prueba Final

Azken ebaluazioaren bidezko

Etengabeko ebaluazioari uko egitea eta azken ebaluazio bidez ebaluatua izatea

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 2. Kapituluaren 8.3 artikulua

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.

 

Eskaera egiteko epea

Ikusi ikasturteko data garrantzitsuen taula.