Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Global Training - 2024ko bekak

Banner Global Training

Programa honen bidez, EAEko gazteak (30 urte baino gutxiagokoak) atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresatan/erakundetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikorako plan baten baitan. Get ready, Be more, Be global!

Ikasketak amaitu badituzu, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun segidan. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresatan edo erakundetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.