CUIEET’31 Kongresuan parte hartu du ESKOLAk
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/23
Xabier Basogain Olabek, Eskolaren ordezkari gisa eta Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariorde gisa, bi komunikazio aurkeztu zituen XXXI Congreso Universitario de Innovación Educativa en las Enseñanzas Técnicas (CUIEET31) kongresuan. 2024ko uztailaren 17-19 artean egin zuten kongresua, Gironan.
Honako aurkezpenak egin zituen:
- Perspectivas y Avances en la Consolidación del Título Dual del Grado en Ingeniería en Automoción de la Escuela de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz: Automobilgintzaren Ingeniaritzan titulu duala ezartzearekin lotutako azken garapenei buruz eta etorkizuneko ildoei buruz hitz egin zuen.
- Creación y Diseño del Máster en Inteligencia Artificial Aplicada a la Industria e Ingeniería Asistida por Ordenador (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea): Adimen Artifiziala industria arloan aplikatzeari eta ordenagailu bidezko ingeniaritzari buruzko master berri horren diseinu prozesua eta helburuak azaldu zituen.
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak hezkuntza berrikuntzarekin eta irakaskuntza teknikoen aurrerapenarekin duen konpromisoa erakutsi zuten aurkezpen horiek.
Era berean, Melchor Gómez Pérez irakasleak honako aurkezpena egin zuen:
GRAL eta MAL proposamenak sortzea, Euskal Herriko Unibertsitatearen jasangarritasunean aurrerapausoak emateko proiektu batean oinarrituta.
CUIEET "31 txostenen liburu osoa esteka honetan dago eskuragarri: liburu ponentziak CUIEET" 31