Trukeko ikasleei egindako ongi etorria
Lehenengo argitaratze data: 2018/02/15
El pasado 7 de febrero, en la Escuela Universitaria de Ingeniería de Vitoria-Gasteiz, tuvo lugar la recepción de alumnos de intercambio.
Otsailaren 7an, trukeko ikasleei egin zitzaien ongi etorria Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan.
Ekitaldi informal horretan, Eskolako zuzendaritzak ongietorria emateko poltsa bat oparitu zien ikasleei. Horren ondoren, lunch bat izan zen fakultateko IKD gunean, eta tarte hori aprobetxatu zuten irakasleek eta ikasleek elkarrekin hitz egiteko.
Aurten, 25 ikasle etorriko zaizkigu bisitan hainbat herrialdetatik: Txile, Argentina, Mexiko, Grezia, Alemania, Finlandia, Belgika, Turkia eta Espainiatik.
UPV/EHUk badu, baita ere, SICUE estatuko unibertsitateen arteko mugikortasun programa. Ikaslea izan eta interesatuta bazaude, informazio guztia aurki dezakezu programaren webgunean.