Automozioko 4. mailako ikasleak Mubil Mobility Awards 2023an
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/30
Automozioko 4. mailako ikasleek Mubil Mobility Awards 2023 ekitaldian parte hartu dute. MUBIL Mobility Awards sarietako finalak mugikortasun adimendun eta iraunkorrari buruzko nazioarteko proiektu interesgarrienetako batzuk bildu ditu Tabakaleran. Pitche-en bloke bateko finalistek beren ekimenek etorkizuneko mugikortasuna nola aldatuko duten azaltzen dute. Amaieran, networkinga egiteko denbora egon da koktel informal batean.