Piezen hiru dimentsiotako digitalizazioa
Zertan datzan Zerbitzua.
Zer ekartzen du eskatzaileak?
Digitalizatu nahi duen pieza.
Zein da zerbitzuak sortutako produktua?
- PTX luzapena duen puntu fitxategi bat
- PLY luzapena duen eredu bat
Eredua geroago editatu beharko da, eskatzaileak ikusi ez dituen edo osatu ez dituen eremuak itxi ahal izateko. Ez da edizio zerbitzurik barne hartzen.
Noiz erabil daiteke zerbitzua?
Zerbitzua aktibo dagoen guztietan, eskaera formala egin daiteke. Hitzordua ahalik eta lasterren adosteko ahalegina egingo da, baina, betiere, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan-karga kontuan hartuta (eskaera-ordena errespetatuz). Horregatik, garrantzitsua da eskatzaileak ahalik eta ordutegi zabalena ezartzea.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Zerbitzua doakoa da, gainazalaren islakortasuna hobetzeko aerosolen bat edo bestelako material suntsikorren bat erabili behar duten kasuetan izan ezik. Produktu suntsigarri horien kostua eskatzailearen kontura joango da.
Aldez aurreko jakintzaren bat izan behar dut zerbitzua erabiltzeko?
Ez. Hasiera batean, zerbitzua gainbegiratuta dago eta, egin beharrekoren bat egonez gero, adieraziko zaizu, eskaneatze prozesura joan beharko duzu, zalantzak sortuko balira, eta egiten zaizkizun argibideei kasu egin beharko diezu; ez dago aurreikusita eskatzaileak ekipamendua erabiltzea.
Eraman al dezaket ekipamendua Eskolako beste gela batera, modu pertsonalean erabiltzeko?
Ez. Zerbitzu hori gainbegiratuta baino ez da aurreikusten.
Kontuan hartu beharreko datuak:
- Piezen tamainaren eta ezaugarrien arabera, erabiliko dira eskaneatzeko teknikak, argi egituratuaren edo fotogrametria konbergentearen bidez.
- Pieza estandar baten prozesatze denbora goiz batekoa da.
- Kolore ilunek behar izaten dute aerosolak erabiltzea.