STEAM Ingeniaritza eskolan artelan kolaboratiboen bidez
Lehenengo argitaratze data: 2021/07/13
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza eskolak UPV/EHUko Weblearner (IT1195-19 eta GIU19/010) ikerketa taldearekin elkarlanean dihardu “STEAM Hezkuntza Ikastetxeetan” eta “Jakintza partekatuaren sorkuntza Unibertsitatean: maker espazioak STEAM Hezkuntza sustatzeko” proiektuetan
Proiektu hauek bertako erakundeekin elkarlana sustatzen dute (unibertsitateak, eskolak, museoak, liburutegiak, gizarte etxeak…) erakundeotan STEAM ekimena elkarlanean txertatzeko.
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak (VGIE) proiektu hauekin kolaboratzen du unibertsitateko zenbait espazio utziz (informatika gela, leihatea, panel urdinak, eskailerak) STEAM testuinguruan sortutako artelanak sortu edota jartzeko. Helburuak ondokoak dira:
- STEM sustatzea STEAM terminoaren “A” hizkia (Artea) bultzatuz, VGIEko zenbait espaziotan.
- Ikusmen-pertzepzioak sortzea eta hauekin esperimentatzea.
- Ikus-kultura eta –hizkuntza sortzea eta erabiltzea.
- AZP, IIL eta ikasleen partaidetza sustatzea, elkarlaneko artelanetan.
Lehendabiziko instalakuntza eskolako 1.4. informatika gelan dago eta bere izena Wall Drawing 2021.Monako da:
Hurrengo artelanak datozen asteetan eta 2021-22 ikasturte hasieran egingo dira. Kolaboratu nahi baduzu, bidal ezazu mezu bat xabier.basogain@ehu.eus helbidera.