Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei
Lehenengo argitaratze data: 2018/02/02
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datuak Babesteko Sarien aurtengo edizioko sariak banatu ditu gaur, otsailaren 1ean, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (ARTIUM), Vitoria-Gasteizen. Ekitaldiaren ardura izan dute DBEBren zuzendari Margarita Uriak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.
Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei:
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari (UPV/EHU), datuen babesaren eta segurtasunaren arloan etengabe egin dituen jardunaldien kalitateagatik.