Glass Drawing 2021.Luzern
Lehenengo argitaratze data: 2021/09/24
![](https://ehu.eus/documents/3049902/27420379/luzern1.jpg/8d5e3656-ef5a-50cf-d594-ea8e394f9c09?t=1632485853584)
Eskolan egindako bigarren instalazio artistikoak, STEAM proiektuaren barruan, Glass Drawing 2021.Luzern. du izena.
Bigarren instalazio artistiko hori bigarren solairuan dago, Eskolako iparraldeko sarbideko leihatean (bizikleta-gela). Ondorengo esteketan lan artistiko honi buruzko informazio gehiago dago.
- Esteka: Glass Drawing-ari buruzko informazioa 2021.Luzern
- Bideoa: nola egin zen Glass Drawing 2021.Luzern instalazioa
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak (VGIE) proiektu honetan laguntzen du hainbat espazio lagaz (informatika-gela, leihatea, panel urdinak, eskailera) STEAM testuinguruan zenbait arte-obra egiteko eta instalatzeko. Hona hemen helburuak:
- STEM sustatzea STEAMen A aplikazioaren bidez VGIE ren espazioetan
- Ikusizko pertzepzioak sortzea eta horiekin esperimentatzea
- Hizkuntza eta kultura bisuala sortzea
- Ikasleek, AZLek eta irakasle eta ikertzaileek lankidetza-lanetan parte har dezaten sustatzea
Hurrengo obrak 2021-22 ikasturtean egingo dira. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat xabier.basogain@ehu.eus helbidera.