Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2025/26 Mugikortasun Programei buruzko bilera (derrigorrezko bertaratzea)

Dei egin nahi dizuegu Eskolak 2025/26 Mugikortasun Programei buruz antolatuko duen jardunaldira.

JARDUNALDIRA JOATEA EZINBESTEKOA DA MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PARTE HARTZEKO


2025/26ko MUGIKORTASUN PROGRAMAK – Bilera:

Urriaren 24an, osteguna, 13.00etatik 14.00etara, Ingeniaritzako Eskolako Gradu Aretoan: EUSKARAZ (gardenkiak gazteleraz, galderak bi hizkuntzatan)

Urriaren 25an, ostirala, 13.00etatik 14.00etara , Ingeniaritzako Eskolako Gradu Aretoan: GAZTELERAZ (gardenkiak euskaraz, galderak bi hizkuntzatan)


Webgune hauetan mugikortasun-programei buruzko informazioa aurkitu dezakezue

- https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/outgoing (behin behinekoa)

- Deialdiak - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU

- GAUR (behin-betiko helmuga unibertsitateak etab).

Bestetik, hizkuntza-ziurtagiriak oso garrantzitsuak dira mugikortasun programetan parte hartzeko.  UPV/EHUk  APTIS (British Council) eta Cambridge (FCE eta CAE) elkarteen lankidetzaren bidez egingo ditu azterketak. Ziurtatu zein diren helburuko unibertsitatearen hizkuntza-eskakizunak azterketa jakin bat aukeratu aurretik.

Azkenik, mugikortasuna egiten duten ikasleek Nazioarteko Sakontze Aipamena lortzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago, Errektoreordetzak apirilean hitzaldi batzuk antolatu zituen, horien gardenkiak esteka honetan  aurkituko dituzue.