i3Laborategia Hezkuntza Berrikuntzarako proiektuen alderdi etikoak
Dokumentu honen bitartez, i3 Laborategia Hezkuntza Berrikuntzarako proiektuen (i3HBP) alderdi etikoari buruzko argibideak eskaini nahi dizkiegu irakasle-ikertzaileei (IRI).
Hezkuntza berrikuntzarako jarduera batek, hasiera batean, ez du ezein Etika Batzorderen ebaluaziorik behar.
Dena den, oso ohikoa izaten da irakasleak ikerketa ikuspegia eman nahi izatea jarduera horri, kongresuetara eramanda edo lortutako emaitzak argitaratuta, jardueran lortutako ezagutzak eta onurak beste irakasle batzuen artean ezagutarazteko. Kasu honetan, irakaslanean lortutako ikasleei buruzko datuak ikerketarako erabiliko dira, ezagutarazi edo argitaratu egin nahi baitira. Horretarako, irakasleak ikasleen baimena lortu behar du haien datuak ikerketan erabiltzeko.
Jarraian, hezkuntza berrikuntzak dakarren ikerketa agertokia deskribatuko dugu, eta zein alderdi izan behar diren kontuan ikasleak babesteko, borondatezkotasunari, pribatutasunari eta konfidentzialtasunari dagokienez. Ziurtagiri Etikoa lortze aldera, irakasle taldeak zein alderdi deskribatu behar dituen azalduko dugu, ikasleen baimena lortzeko moduari dagokionez.