IKD i321-25

Geología: Think Global, Act Local

IKD i321-25

Partaideak

Arantxa Bodego Aldasoro (Koordinatzailea) arantxa.bodego@ehu.eus

 

Geologia eta Geologia Osagarriak irakasgaien irakaskuntza metodologiak moldatzea du helburu EREIN proiektu honek, STEAM gaitasunetara egokitzeko, Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntza aktiboa aplikatuz. Metodologia honek klima aldaketaren kontrako borrokaren ikerketa eta mitigazioa ikuspuntu geologiko batetik aztertzea bideratzen du. Honetaz gain, Bertakoan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia ere aplikatu nahi da, gure inguruan eskuragarri dauden baliabideak erabiliz globalak diren kontzeptu eta praktikak ulertzeko.

Eredu honek gure komunitatean egindako eta egiten den lan zientifikoa ezagutzen lagunduko dio ikasleari, baita zientziaren berezkotasuna ezagutzen ere: nolakoa da zientzia, nola funtzionatzen du eta nortzuk diren zientzialariak. Hauek nabarmengarriak diren alderdiak dira, batez ere Geologian, bigarren hezkuntzako ikasleen artean gutxien ezagutzen den zientzia izanik.

Helburu hauen jarraipenak EHUagenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) batzuk (12+1 Helburuak) jorratzeko bide ematen du:  GJH 4, GJH 5, GJH 10, GJH 13, GJH 17+1.

 

Denboraldia: 2021-2022

Entitate finantzatzailea: SAE/HELAZ (Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetza, UPV/EHU)

  • Prototipo: EREIN
  • GIH: 4; 5; 10; 13; 17+1
  • Zeharkako Gaitasunak: 1; 7
  • Metodologiak: PBL, PLACE BL
  • Zenbatekoa guztira: 1.500 €
  • Ikastegia: Zientzia eta Tekonologia Fakultatea