Diziplinarteko prestakuntza unibertsitateko ikasleekin: kalitatezko hezkuntza eta gizarte-eraldaketa
IKD i321-15
Partaideak
Igone Arostegui Barandica (Koordinatzailea) igone.arostegui@ehu.eus
- Alaitz Aizpurua Sanz (partaidea) alaitz.aizpurua@ehu.eus
- Ana Rosa Arrivillaga Iriarte (partaidea) ana.arribillaga@ehu.eus
- Naiara Berasategui Sancho (partaidea) naiara.berasategi@ehu.eus
- Nagore Guerra Bilbao (partaidea) nagore.guerra@ehu.eus
- Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor (partaidea) joana.jauregizar@ehu.eus
- Iratxe Redondo Rodriguez (partaidea) iratxe.redondo@ehu.eus
- Ainhoa Allende (partaidea)
- Iñaki Garcia Maza (partaidea)
- Araitz Gojenola (partaidea)
- Jabier Gonzalez (partaidea)
- Arantza Remiro (partaidea)
Diziplinarteko prestakuntza unibertsitateko ikasleekin: kalitatezko hezkuntza eta gizarte-eraldaketa
Proiektu hau fakultate eta sailen arteko proiektu bat da, eta UPV/EHUko hiru gradutan aplikatu nahi da, koordinatuta eta batera (Lehen Hezkuntzako Graduetan, Gizarte Hezkuntzako Graduan eta Psikologiako Graduan), haur kalteberak ikusarazten dituen kasu bati erantzuteko diziplinarteko ikuspegitik. Ildo horretan, aintzat hartzen da unibertsitateko irakasle-taldearen eta sare-lanean esperientzia duten hainbat gizarte-eragileren arteko lankidetzan lan egitea, babesik gabeko eta bazterkeria-arriskuan dauden haurren egoerei aurre egiteko. Zehazki, proiektuan gizartearen, hezkuntzaren eta osasun mental-psikologikoaren arloetan diharduten profesionalek parte hartuko dute.
Ledfordek (2015), munduak gaur egun aurre egin behar dien arazoen konplexutasunari erreferentzia eginez, adierazi du ezin direla diziplina bakar baten bidez konpondu, eta pertsonak eta diziplinak bildu behar ditugula, gaur egungo arazoei erantzuteko trebetasun eta ezagutza-aniztasunetik abiatuta. Duela gutxi adibide bat COVID pandemiarekin esperimentatzen ari garena da. Horregatik, testuinguru horretan, goi-mailako irakaskuntzak etorkizuneko profesionalak gizartearen arazo gero eta konplexuagoei erantzuteko prestatzeko erronkari egin behar dio aurre, eta metodologia eta lan-modu berriak sartu behar ditu, gaitasunak garatzen lagunduko dutenak, hala nola pentsamendu kritikoa eta diziplinarteko ikuspegia duen lankidetza-lana, gizartea eraldatzeko konpromisoa hartuko duen kalitatezko hezkuntza lortzeko.
Lan egiteko modu berri horiek paradigma berri bati lotuta daude; garapen iraunkorreko agendaren (2015) eta Goi-mailako Hezkuntzarako Agenda Berrituaren (2017) helburuak eta UPV/EHUren IKD hezkuntza-esparrua dira proiektu honen erreferentzia. Ildo horretan, proiektu hau 4. GJHrekin lotzen da, kalitatezko hezkuntza ikuspegi inklusibotik garatzeko, zehazki 5. eta 7. jomugetan oinarrituta, pertsona ahulenen kolektiboei begira, batez ere desgaitasunen bat duten edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonei begira.
Etorkizunean, gure ikasleek, beren diziplinetatik abiatuta, gaitasunak izan beharko dituzte beste profesional batzuekin batera lan egiteko. Proiektu honek ikuspegi inklusibo hori garatu nahi du, bazterketa-arriskuan dauden haurren errealitatea modu berezian ikusaraziz. Horregatik, funtsezkoa da ikasleak gaitasunetan trebatzea, ezagutza diziplinarteko ikuspegi batetik integratzeko eta konektatzeko gai izan daitezen, iraunkortasuna bilatuz eta kalitatezko hezkuntza bermatuz, gero eta handiagoa den desberdintasun sozialari aurre eginez, gizartea eraldatzen laguntzeko.
Ildo horretan, eta 2030erako garapen iraunkorraren aldeko EHUAgendaren orientabideei jarraituz, proiektu honetan zeharkako gaitasun hauek garatzearen aldeko apustua egiten da: pentsamendu kritikoa, talde-lana, autonomia eta autoerregulazioa eta konpromiso soziala, horiek guztiak funtsezkoak baitira gai izateko eta gizartearen erronkei erantzun ahal izateko. Hori garatzeko, irakaskuntza-ikaskuntza metodologia osagarri bi konbinatzen dira: Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntzaren metodologia (ABI) eta Kasua Aztertzeko metodologia. Bi metodologia horiek zeharkako gaitasunak garatzen laguntzen dute, eta arazoei heltzeko eta konpontzeko diziplinarteko ikuspegia gara dezakete.
Proiektu honetan Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Donostiako Psikologia Fakultateko 7 irakaslek eta EHUko Lehen Hezkuntzako, Gizarte Hezkuntzako eta Psikologiako Graduetako 325 ikaslek parte hartzen dute. 2021-2022 ikasturteko bigarren lauhilekoan ezarriko da.
Taldeak garatutako aurreko proiektuen ekarpenak
Arribillaga, A. Aróstegui, I, Jaureguizar, J., Guerra, N., eta Aizpurua, A. (2020). La colaboración entre disciplinas facilita resolver problemas (incluso la COVID-19). The Conversation. https://www.ehu.eus/es/-/la-colaboracion-entre-disciplinas-facilita-resolver-problemas
Berasategi, N., Aróstegui, I., Jaureguizar, J., Aizpurua, A., Guerra, N.& Arribillaga-Iriarte, A. (2020). Interdisciplinary Learning at University: Assessment of an Interdisciplinary Experience Based on the Case Study Methodology. Sustainability, 12, 7732. http://dx.doi.org/10.3390/su12187732
Jaureguizar, J., Arostegui, I., Aizpurua, A., Berasategui, N., Guerra, N.,y Arribillaga, A. (2018). Interdisciplinary learning in Higher Education: a case study based experience. Proceedings of 10th International Conference on Education and New Learning Technologies, Palma, Mallorca, España, 1610-1614.
Jaureguizar, J., Aróstegui, I., Guerra, N., Aizpurua, A., Arribillaga, A. y Berasategi, N. (2019). Acercando la Interdisciplinariedad a las Aulas: Trabajo Colaborativo entre Alumnado e los grados de Educación Primaria, Educación Social y Psicología, IKD Jendartea 2019, Facultad de Ciencia y Tecnología, Leioa (UPV/EHU), 13 de Noviembre de 2019.
Denboraldia: 2021-2022
Erakunde finantzatzailea: SAE/HELAZ (Gradu eta Hezkuntza Berrikuntzako Errektoreordetza, UPV/EHU)
- Prototipo: ERNATU
- GIH: 4
- Zeharkako Gaitasunak: 1; 2; 7; 8
- Metodologiak: RBL, MDC
- Zenbatekoa guztira: 1.500 €
- Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea