Formularioa

IKD-Jendartea 2019-Presentacion-poster

Posterra aurkeztea

Poster erakusketarako prestatuko diren posterrek orientazio bertikala izan beharko dute, eta gehienezko neurria 80 x 120 cm-koa izango da.

Posterra aurkeztera bazatoz, 4 arlo hauetatik, proposamenaren gaiarekin zerikusia duten bat edo bi hautatu:

1. IKD i3 ESPERIENTZIAK: UPV/EHUren hezkuntza eredu eguneratuan eragin zuzena duten esperientziak, adibidez:

  • Ikasleengan prestakuntza eragin handia dutenak
  • Diziplina anitzen elkarlanean garatutako proiektuak
  • Ikerketan oinarritutako ikaskuntza garatzen dutenak
  • Gizartearen erronkei erantzuna ematen diotenak

2. PLANETA i3 ESPERIENTZIAK: Ingurumen irizpideak campusen egunerokoan eta ikaskuntzan txertatzen dituzten esperientziak alor hauetan, adibidez:

  • Osasuna eta elikadura
  • Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak, hiri eta komunitate iraunkorrak bultzatzeko
  • Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
  • Energia berriztagarri eta klimaren aldeko ekintzak

3. INKLUSIOA i3 ESPERIENTZIAK: Egoera desberdinetan aukera berdintasuna bermatzeko asmoz, oztopoak ezabatzen dituzten esperientziak, adibidez:

  • Gizarte boluntariotzakoak
  • Dibertsitate funtzionalari begirakoak
  • GKEekin elkarlanekoak
  • Beren eskubideak murriztuta dituztenekikoak

4. BERDINTASUNA i3 ESPERIENTZIAK: Genero eta orientazio arrazoiengatiko aniztasuna errespetatzen duen Unibertsitatea izan gaitezen laguntzen duten esperientziak, hala nola:

  • Genero ikuspegia eta teoria feminista ikaskuntzan txertatzen dutenak
  • Genero edo orientazioagatiko aniztasunarekiko errespetua bultzatzeko helburua dutenak
  • Emakume eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dauden beste erakunde batzuekin lankidetzan egindakoak
Urriaren 31ean proposamenak bidaltzeko epea amaitzen denean, mezu bat bidaliko diegu onartu ditugula esateko.