i3KD Laborategia AURKEZPEN BILERA
Deialdiaren inguruko argibideak emateko eta zalantzak argitzeko online bilera egingo dugu, Webex bidez:
https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m02ebad5e4bc406ce513612d9c6bcafe3
Data | Ordua |
---|---|
Urtarrilak 12, | 12:00-13:00 |
Saio grabazioa:
esteka https://ehutb.ehu.eus/video/61e006e91e3fec1ec5205d9f
Hezkuntza berrikuntzako i3 KD Laborategiak proiektuak aurkezteko EPEA LUZATZEN DA, 2022ko otsailaren 18ra arte.
i3KD Laborategiak programaren 3. deialdiak sortu duen interes altua kontuan hartuta eta hainbat irakasle taldek dizipinarteko proiektuak lantzen hasteko adierazi diguzuen interesa eta asmoa dela eta, hauen prestakuntzak duen konplexutasunagatik, proposamenak jasotzeko epea luzatzea erabaki dugu SAE-HELAZ-en. Horrela, i3KD Laborategiak proposamenak jasotzeko azken data 2022ko otsailaren 18a izango da.