S-L i3lab: Zerbitzuen bidezko ikaskuntza ezagutzen
1. Zer da I-Z i3lab?
Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeak 2023ko azaroren 10ean emandako erabakiaren bidez, lehen i3lab laborategi iraunkorrak martxan jarri dira.
Laborategi horiek berrikuntza, ikerketa eta transferentzia jarduerak eramango dituzte aurrera, bai eta horietako bakoitzean landuko den gaiari buruzko prestakuntza eta kontsulta jarduerak ere. Laborategiaren izenak lotura izan beharko du jardueraren xedearekin, eta “i3lab” erantsiko zaio izenari.
S‑L i3lab laborategiaren helburua izango da “Service Learning” (zerbitzuen bidezko ikaskuntza) metodologiarekin lotutako azterlanean aurrera egitea, metodologia horren inguruan lanean diharduten estatuko zein nazioarteko sareen proposamenekin lerrokatuta eta horiekiko koherentziaz.
I-Z hezkuntza proposamena da, ikaskuntza prozesuak eta komunitateari zerbitzua emateko prozesuak proiektu bakar batean konbinatzen dituena, non proiektuan diharduten parte hartzaileak trebatzen baitira inguruneko benetako premietan lan eginez, ingurune hori hobetzeko helburuaz (Aprenentatge Servei, 2016; De la Cerda et al., 2009; Gijón, 2015; McIIrath, 2016; Puig eta Palos, 2006; Tapia, 2001; Zerbikas, 2008). Jarduera konplexua da, komunitateari eskainitako zerbitzua eta edukien, gaitasunen, trebetasunen edo balioen ikaskuntza integratzen baititu, hausnarkako praktikatik abiatuta.
Honako eragile hauek ezinbestekoak dira jarduera hau behar bezala garatu ahal izateko:
Garrantzitsua da ulertzea zer EZ DEN Ikaskuntza – Zerbitzua. Hurrengo irudiak laguntzen digu hezkuntza praktika mota desberdinen arteko desberdintasuna ulertzen, horiekin nahas baitaiteke I-Z:
Hona hemen I-Z proiektu bat identifikatzen duten elementuak (Aranburuzabala et al., 2015; Capella Peris et al., 2020; Chiva Bartoll et al., 2019; Escofet et et al., 2016; Puig et al., 2007; Zerbikas, 2008):
- Ikaskuntzarik jaso behar dute parte hartzen duten alderdi guztiek.
- Komunitateak zerbitzu bat jaso behar du, gizartean dauden benetako premien gainean jardutearen logikari jarraiki.
- Esperientzian diharduten eragileek parte hartze aktiboa izan behar dute, ikasleen protagonismoa azpimarratuz.
- Hausnarketak zeharkako elementua izan behar du prozesuan zehar.
- Proiektua izan beharra dago, ekimen honek beharrezko duen plangintza guztia artikulatuko duena. Eta ekintzaren asmo pedagogikoaren adierazgarri garbia izan behar du.
2. I-Z unibertsitate-testuinguruan
Hamaika sare dira nazioarte, eskualde eta estatu mailan konpromiso zibikoaren eta Unibertsitateak konpromiso horretan izan behar duen eginkizunaren inguruko topagune izatea helburu dutenak. Horietan guztietan funtsezko eginkizuna du I–Zk. Ikus ditzagun zenbait adibide:
I-Z Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu Mailan
Estatu mailan nabarmendu behar dugu ApS(U) sarearen papera. Sarea (2010eko azaroaren 3an) sortu zen, I-Z sustatzen duten ikasgune batzuek testuinguru horretan egin izan duten hirugarren elkarretaratzean. Sare honen helburu nagusia da eragitea prestakuntza, irakaskuntzaren berrikuntza, ikerketa eta ebaluazioaren arloetan, bai eta unibertsitateko irakasleen artean I-Z proposamenaren hedatzea ere.
Azpimarratu behar da, martxan jarri zenetik, estatuko hainbat elkarretaratze eta kongresu egin direla, I-Z garatzen duten hainbat unibertsitate edo unibertsitate multzo egoitza izanik:
- 2010 Bartzelona (Bartzelonako Unibertsitatea)
- 2011 Bartzelona (Bartzelonako Unibertsitatea)
- 2012 Bartzelona (Bartzelonako Unibertsitatea)
- 2013 Bilbo (Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea)
- 2014 Madril (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Rey Juan Carlos Unibertsitatea)
- 2015 Granada (Granadako Unibertsitatea, Almeriako Unibertsitatea, Pablo de Olavide Unibertsitatea)
- 2016 Santiago de Compostela (Santiagoko Unibertsitatea)
- 2017 Sevilla (Pablo de Olavide Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea, Loyola Andaluzia Unibertsitatea eta Ces Cardenal Spínola CEU)
- 2018 Madril (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Comillaseko Unibertsitate Pontifizioa)
- 2021 Kanariak (Kanariar Uharteetako Unibertsitatea, La Lagunako Unibertsitatea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala)
- 2023 Bartzelona (ApSUCat, Xarxa d 'Aprenetatge Servei de les Univers, Universitat Autònoma de Barcelona, Universitat de Barcelona, Universitat Politècnica de Catalunya, Universitat Rovira i Virgili, Universitat de Girona, Universitat de Lleida, Universitat Pompeu Fabra, Universitat Ramon Llull, Universitat Oberta de Catalunya, Universitat Internacional de Catalunya, Universitat de Vic, Universitat Abat Oliba)
EAEn ez dago berez unibertsitateko nukleo eragilerik, baina DU, MU eta UPV/EHUren arteko lankidetza prozesu sistematikoak ari dira gauzatzen:
- Unibertsitate sare honen elkarretaratze eta Kongresua antolatu zen 2013an (Bilbo).
- "IKASKUNTZA-ZERBITZUA ESPAINIAKO UNIBERTSITATEAN GAUR: KANPOKO AZTERKETA" azterlana egin da.
- Parte hartzen dute Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa Euskadin sustatzen duen ZERBIKAS zentroan.
- UPV/EHU harremanetan jarri da DUrekin eta MUrekin, 2025. urteean egingo den ApS(U)ren hurrengo Kongresu Nazionala eta Nazioartekoa elkarrekin antolatzeko lehendabiziko urratsak egiteko.
3. I-Zren onurak
Laburpen gisa, aurkezten dugu hurrengo taulan, I-Zk hezkuntza komunitateari eta, oro har, gizarteari zuzenean eta zeharka dakarzkien onura nagusien zerrenda, hainbat egilek aipatu dituztelarik:
Agintariei, administrazio publikoa | Aukera bat da hezkuntza politika berriak garatzeko eta curriculum erreformak ezartzeko (Bender et al., 2006; Cecchi, 2006; Malacrida, 2012; Zerbikas, 2008). |
---|---|
Hezkuntza erakundeari berari | Eskaintzen dio inguratzen duen ingurunera zabaltzeko aukera (اojo et al., 2017; Candela Soto et al., 2021; McIIrath, 2016; Zerbikas, 2008), bai eta gertuko komunitateak integratzeko ere, ikasleekiko prestakuntza misioa alde batera utzi gabe. |
Komunitateari | Ahaldundua suerta daiteke egunerokoan dituen arazoei aurre egiteko; indartzen da sare lana, herritar hezkuntza eraikitzeko lana, gizartea, komunitatea, agertoki pedagogiko gisa... indartzen direlarik (Candela Soto et al., 2021; Carrica, 2013; Martínez – Odriá, 2007; Schmidt & Robby, 2002; Zerbikas, 2008). |
Irakasleei | Irakaskuntzaren hobekuntzarekin lotutako onurak, komunitatearekiko gizarte erantzukizunean laguntzen du; ikerketa aukerak garatzen; eta ikasleek eskuratutako ikaskuntzen kalitatetik eratorritako gogobetetze profesionala handitzen laguntzen du (Alonso et al., 2019; Carrica, 2013; Eyler et al., 2001; Martín et al., 2010; Willis, 2002). |
Ikasleei berei |
|