CBE i3lab

CBE i3lab - Intro

Zer da CBE i3lab?

UPV/EHUren 2022-2025 Plan Estrategikoaren eta 2023-2026 Unibertsitate Planaren barnean kokatzen da CBE i3lab.  Hezkuntza berrikuntzako laborategi iraunkorrak jarri zituen martxan Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetzak 2026ko urrian. Laborategi iraunkor hauek UPV/EHUrentzat lehentasunezkoak eta estrategikoak diren irakaskuntza-ikaskuntzako metodologiak eta estrategiak garatu eta finkatzera bideratuta dauden unitateak dira.  

CBE i3lab laborategi iraunkor bat da eta erronketan oinarritutako hezkuntza-prozesuen lankidetzarako espazio ireki gisa definitzen da. Berrikuntzarako, sorkuntzarako, prestakuntzarako, ikerkuntzarako eta transferentziarako espazio bat da, non irakasleek, ikasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek, beste unibertsitateek, gizarte eragileek eta erakunde kolaboratzaileek (Euskampus Fundazioa, adibidez) parte hartzen duten.

Nabarmentzekoa da CBE i3lab-ek Challenge Based Education (CBE) metodologiarekin lotutako ikerketen aurrerapenean oinarritzen dela, ENLIGHT proiektuarekin lerrokatuta modu koherente batean.

Zein dira CBE i3lab-en helburuak?

Laborategi honek Challenge Based Education (CBE) metodologiarekin zerikusia duten ikerketetan aurrera egin nahi du eta unibertsitate-komunitatean ezagutzera eman.

Helburu hauek finkatu dira 2023-2026 aldirako:

  1. Talde eragile bat sortzea, non urtero berrituko den eta kide bakoitzak funtzio bat izango duen.
  2. Urte bakoitzerako jardueren ibilbide-orri bat egitea.
  3. CBE i3ren inguruan indarrean dauden berrikuntza-, jasangarritasun- eta ikerketa-proiektuak dituzten berrikuntza- eta ikerketa-taldeak identifikatzea eta laborategian biltzea.
  4. Laborategian dauden ikerketa- eta berrikuntza-taldeen artean sinergiak sortzea, proiektu, diru laguntza, hitzarmen eta kontratu lehiakorrak lortzeko, erakunde mailakoak, estatukoak eta baita nazioartekoak ere.
  5. CBE i3lab laborategian inplikatu nahi duten gizarte eragilea erakartzea.
  6.  CBEri zuzenean edo zeharka eragiten dien ikerketa lanak sustatzea (doktoretza-tesiak, GRAM/MAL).
  7. Ikasleen CBEn inguruan prestakuntza ematea, praktiken bidez, GRAL/MALen bidez, BIP ikastaroen bidez, etab.
  8. CBEko irakasleei prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea.
  9. CBEri lotutako hezkuntza-ikerketa eta –berrikuntzaren inguruko Espainiako eta nazioarteko kongresu, topaketa, foro, eta abarretan parte hartzea.
  10. Euskampus Bordeaux Euroeskualdeko Campusa 2023-2027 hitzarmenari lotutako ekintza planak hedatzen laguntzea UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatearen artean, zehazki, Hezkuntzaren eta Enplegagarritasunaren ardatzean.
  11. SoTL ikuspegitik CBEren inguruko Teaching & Learning ardatzaren inguruan ENLIGHTekin egindako aliantza indartzea.
  12. Jardueren eta ekintzen emaitzak foro zientifikoetan argitaratzea.
  13. UPV/EHUn eta unibertsitatetik kanpo CBE i3lab laborategia ezagutzera emateko komunikazio- eta hedapen-kanalak ezartzea.
  14. CBE i3lab laborategiaren garapen eta sorkuntzako prozesua ebaluatzea, hala nola, lortutako emaitzak.

Ze jarduera eta ekitaldi egingo ditugu aurrerantzean?

Honako hauek dira aurrerantzean egingo ditugun jarduera eta ekitaldiak:

Nola har dezaket parte?

Laborategia kalitatezko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ahalbidetuko dituen CBE metodologia garatzeko interesa duen pertsona orori dago zuzendua.  Nahiz eta laborategiko muina UPV/EHUko irakasle-ikertzaileok osatzen dugun, zabalik ditu ateak CBE proiektuetan parte hartzeko interesa duen edozein erakunde eta norbanakorentzat. Esaterako, gaur egun, diziplina ezberdinetako irakasle-ikertzaileez gain, graduko, masterreko eta doktoregoko ikasleekin kolaboratzen dugu, bai eta Euskampus Fundazioa bezalako erakunde eta eragile sozialekin ere. Gainerako eragile sozialak “kolaboratzen duten eragile sozialak” atalean ikus daitezke.

Laborategian era eta maila ezberdinetan parte hartu daiteke. Horregatik, CBE metodologiaren garapenari ekarpenik egin nahiko bazenio, jar zaitez harremanetan gurekin jarraian topatuko duzun “kontaktatu” atalaren bidez.

Kontaktatu

CBE i3lab laborategiari buruzko informazio gehiago nahiko bazenu, edo gurekin parte hartu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan honako atal hauek betez:

Formularioa