CBE i3lab - Nor gara

CBE i3lab: Nor gara

Aitor Mendia-Urrutia

Aitor Mendia-Urrutia Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) fakultateko irakasle-ikertzailea da. Ikasle zenean Challenge Based Education metodologian oinarritutako hainbat proiektutan parte hartu izan du (adb. IKD Gazte.). Egun, CBE i3lab laborategi iraunkorreko talde motorreko eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektuko partaide da.

Alice Leroy

Alice Leroy  UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Pedagogia Graduko ikaslea da. Euscampus Fundazioan praktikak egin zituen eta bertan CBE i3lab laborategi iraunkorreko lehen txostena eratu zuen taldeko kide izan zen. IkasGaraian ikerketa taldearekin kolaboratzen du Eusko Jaurlaritzaren Ikasiker bekaren bidez eta CBE i3lab laborategiko talde motorreko kide da. GrALa hezkuntza berrikuntzaren eta CBEren inguruan egiten ari den bitartean Euskampus Fundazioarekin kolaboratzen du i3GAZtE beka bati esker.

Cecile Agulló

 

Esther Cruz-Iglesias

Esther Cruz-Iglesias UPV/EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle-ikertzailea da. Ocean i3 proiektuan ikertzaile moduan parte hartu izan du 2019tik 2023ra bitarte, proiektuan lantzen diren gaitasunak definitzen eta ebaluatzen lagunduz. Egun CBE i3 laborategi iraunkorreko talde motorrean parte hartzen du, bai eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektuan ere.

Frederik Verbeke

Frederik Verbeke UPV/EHUko Letren Fakultateko Filologia eta Historia Saileko irakasle agregatua da. Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) metodologia aktiboen inguruko formatzailea da 2019 geroztik. Ocean i3 (2018-2023) proiektuan parte hartu izan du eta egun CBE i3 laborategi iraunkorreko talde motorrean eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektuan parte hartzen du. ENLIGHTeko (2024) Blended Intensive Programme (BIP) “Connecting Cultures” koordinatu zuen, Chalenge Based Education (CBE) praktikara eramanez.

Idoia Zarrazquin Arizaga

Idoia Zarrazquin Arizaga UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintza II Saileko irakasle agregatua da. Egun Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuko koordinatzailea da Gipuzkoako campusean.

Itziar Rekalde-Rodríguez

Itziar Rekalde-Rodríguez CBE i3lab laborategi iraunkorreko koordinatzailea da eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle agregatua. UPV/EHUko Ocean i3 (2018-2023) proiektuko koordinatzailea izan da eta gaur egun EmPACT i3 (2024-2026) proiektukoa.

Julieta Barrenechea

 

Olatz Zinkunegi-Goitia

Olatz Zinkunegi-Goitia doktorego ikaslea da Eusko Jaurlaritzak emandako doktore aurreko kontratu bati esker “Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea” UPV/EHUko doktorego programan. Itziar Rekalde-Rodríguez-en eta Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga irakasleen zuzendaritzapean egiten ari den doktorego tesiaren izenburua “Enplegagarritasuna Garapen Jasangarrirako Hezkuntzan: egoeraren azterketa eta etorkizuneko proposamena” da. Ocean i3 hezkuntza berrikuntza proiektuan parte hartu izan du ikasle eta ikertzaile moduan eta gaur egun EmPACT i3 (2024-2026) proiektuko kide da.

Pilar Gil-Molina

Pilar Gil-Molina UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Garapenaren Psikologia Saileko irakasle agregatua da. Ikertzaile izan da IkasGura eta IkasGaraia ikerketa taldeetan eta Ocean i3 (2018-2023) proiektuan. Egun CBE i3lab laborategi iraunkorreko talde motorreko partaide da, bai eta EmPACT i3 (2024-2026) proiektukoa ere.

-----------------------------------------------------------------------------------------------

Harremanetarako informazioa: cbei3lab@ehu.es