4.1. Prestakuntza ikastaroen kasuan izan ezik, laguntzen bidez ordainduko dira diruz lagun daitezkeen jardueretan parte hartzeari lotutako izen emate, bidaia, ostatu eta/edo mantenu gastuak. Kongresu edo ikastaroa beste nonbait baldin bada, diru laguntzaren zenbatekoa biltzarra egingo den herriaren arabera zehaztuko da.
4.2. Izena ematean eta matrikula egitean, bai eta bidaiak eta ostatua kontratatzean ere, ezerezte asegurua kontratatu beharko da ordainketarako, jarduera ezin bada egin ordaindutakoa itzultzea estaliko duena. Kontzeptu hori argi eta garbi islatu behar da fakturan. Jarduera egiten ez bada, eta arrazoia justifikatuta badago, osagarri horri dagokion zatia baino ez du estaliko laguntzak.
4.3. Jarduera jakin baterako eta kontzeptu zehatz baterako, eskarian planteatutako hasierako banaketa oinarri harturik emandako laguntza (izena ematea, bidaia, ostatua eta mantenua) ezin izango da beste jarduera bateko edo jarduera bereko beste kontzeptuetara iragan.
4.4. Ikastaroen kasuan, matrikularen % 100 finantzatuko da, gehienez ere 1.000 eurotara arte eskari bakoitzeko. Ez da ordainduko bidaia gasturik eta ostatu eta mantenu gasturik.
4.5. Egonaldien kasuan finantzatuko dira izena emateko gastuak, joan‑etorriak, eta ostatu eta mantenu gastuak. Hau da gehienez emango den finantziazioa:
- Espainiako Estatuko herriak: 600 € eskaera bakoitzeko.
- Europako herriak: 1.200 € eskaera bakoitzeko.
- Europatik kanpoko herriak: 1.200 € eskaera bakoitzeko.
4.6. Atzerriko hizkuntzan laguntzeko ekintzetan izena emanez gero, gehienez ere 800 euro ordaindu ahal izango da.
Ezin dira ordaindu material gastuak, ez eta bidaia, ostatu eta mantenuak eragindako gastuak ere.
4.7. Biltzarretara joateagatik, honako zenbateko hauek emango dira gehienez ere:
- Espainiako Estatuko herriak: 600 € eskaera bakoitzeko.
- Europako herriak: 1.200 € eskaera bakoitzeko.
- Europatik kanpoko herriak: 1.200 € eskaera bakoitzeko.
4.8. Gehienez ere biltzarreko egunak finantzatuko dira, gehi biltzarraren aurretiko bat (mantenua eta ostatua) eta biltzarra amaitu ondorengo beste bat (mantenua besterik ez), betiere egin beharreko bidaiak hala justifikatzen badu.
4.9. Jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egingo badira, ostatu gastuak behar bezala justifikatu beharko dira jarduerak egun batean baino gehiagotan egingo badira, arau orokorra izango baita halakoetan eguneroko joan‑etorriak ordaintzea.
4.10. Aurreko ataletan adierazitako gehieneko zenbatekoak gorabehera, laguntzen zenbatekoak eta horiek justifikatzeko moduak bat etorriko dira joan-etorria hastean indarrean dagoen UPV/EHUren barne arautegiak zerbitzuengatiko kalte-ordainei buruz dioenarekin.
4.11. Kongresurako izena ematearen barruan mantenu erdia sartuko balitz, kasuan kasu, bazkari edo afariari dagokion eguneko dietaren ordainketa besterik ez da emango.
4.12. Ibilgailu propioa salbuespen gisa erabiliko da, eta 1.000 kilometro, gehienez, joan-etorriko ibilbidean. Kilometrajeagatiko tarifa aplikatuko da, barne araudiaren arabera. Norberaren ibilgailuaren erabilera hertsiki mugatuko da IRIren arloko errektoreordetzak eta gerentziak zerbitzuengatiko kalte ordainei buruz hartutako erabakiak ezarritako arautegian finkatutakora: bidaia sariak eta kilometroak ordainduko dira, baina ez da ordainduko erregaia.
Edozelan ere, aldez aurretik baimena eskatu beharko da, laguntza eskatzeko eskaera egiten denean, arrazoiak azalduta eta kalkulatutako aurrekontua zehaztuta. Ez dira finantzatuko eskatu eta deialdia ebazteko unean baimendu ez diren ibilgailua propioaren erabilerak eragindako gastuak.
4.13. Deialdi honen estalduratik kanpo geratuko dira:
- Bisatuak lortzeko gastuak.
- Transakzioek eragindako banku komisioak, eta beste finantza-gastu batzuk.
- Aseguru pribatuak.
- Deialdiaren helburuarekin lotuta ez dauden beste gastu batzuk.
4.14. Jarduera jakin baterako laguntza esleitu ondoren, ezingo da beste batekin ordeztu.
4.15. Laguntza hauek ez dira bateragarriak administrazioak eman dezakeen beste edozein diru laguntzarekin, baldin eta helburu bera badute.
4.16. Irakasle eta ikertzaileek gehienez ere 2.500 euro eskuratu ahal izango dituzte urte bakoitzean 1. ibilbidean eta 1.500 euro 2. ibilbidean. Nolanahi ere, jasoko duten azken zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira proposamenaren ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako eskaeren kopurua, eskaeren zenbatekoa eta GAITUZ deialdi honetarako jarri den aurrekontu zuzkidura.
4.17. Eskatutako proposamenak aldeko ebaluazioa jasotzen badu, eskatutako aurrekontuaren % 50 aurreratuko da deialdia ebazten denean. Jarduerak burutu ondoren, azken likidazioa gauzatuko da.