Laguntza bi epetan ordainduko da.% 50 aurrerago ordainduko da, deialdia ebazten denean, eta gainerako % 50a, berriz, dagokion egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
Diruz lagundutako jarduera amaitutakoan, jardueron justifikazioari ekingo zaio egindako gastuen frogagiri, faktura eta tiket originalak aurkeztuz.
Kongresuen kasuan, bertaratze-ziurtagiria, egunak barne, aurkeztutako komunikazioaren ziurtagiria, eta zinpeko aitormena, adieraziz ez dela jaso ordainsaririk, aurkeztuko da.
Bertaratze-ziurtagiria, ikastaroaren antolatzaileak emana, iraupen egunak adierazita
Hizkuntzetako ikastaroari dagokionez, erakundearen edo profesionalaren ziurtagiri bat erantsiko da, non jasoko baitira ikastaroaren egokitasuna, ikastaroaren hasierako maila, ikastaroaren amaieran lortutako maila, iraupena (ordu kopurua) eta bertaratze ehunekoa.
Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan laguntzeko tutoretza/monitoretzen kasuan, erakundearen edo profesionalaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, non jarduera onuragarria izan dela eta orduetan izandako iraupena zehaztuko den.
Irakas materialaren zuzenketei dagokienez, itzulitako materialaren lehen orrialdea eta azkena sartu beharko dira. Orrialde horiekin batera erakundearen edo profesionalaren ziurtagiria joango da, bertan jasoz zein den testu osoaren luzapena (orrialde edo karaktere kopurua) eta adieraziz horixe dela itzulitako testuari dagozkion hasiera eta amaiera.
Frogagiria guztiak agertuko dira 4. eranskinarekin batera, bertan delarik gastuen xehakapena, eta azken likidazioarekin batera.
6.1.Laguntza eskatu dutenek, jatorrizko fakturez gain, egindako ordainketen banku-frogagiriak, haren isenaz, aurkeztu beharko dituzte egindako gastuen justifikazio gisa.Fakturek zerbitzua eskaini duen enpresa edo profesionalak emanak behar dute izan.
6.2. Mantenuari, ostatuari eta bidaiari dagozkien tiket eta faktura guztiak banakakoak izan behar dira, eskatzailearen izenean egon behar dira eta eskatzailearen gastuak bakarrik agertu behar dira zehaztuta. Ez dira faktura edo tiket partekatuak onartuko, pertsona bati baino gehiagori dagozkien gastuak barne hartzen dituztenak.
6.3. Justifikatutako gastua jasotako aurrerapena baino handiagoa bada, ondoriozko zenbatekoa Errektoreordetzako bulegoak ordainduko du.Bestela, interesdunak neurriz gain jaso duen zenbatekoa itzuli beharko du azalpenean bere izen-deiturak eta “GAITUZ” ipiniz.Tramite honetarako deialdiaren arduradun teknikoarekin jarriko da harremanetan itzulkinak sartu behar dituen kontuaren zenbakia hartu eta sarrera egingo delarik.
6.4. Diru sarrerak, erabiltzaileak esandako kontu korrontean egingo dira. Kontu honetako titulartasun agiria gehitu behar da.
6.5. Bi epe egongo dira aurrekontuaren likidatzeko:2021eko uztailaren 15a eta abenduaren 10a. Hortaz, jarduera planen bat lehenengo seihilekoan egin bada, eskatzaileak lehenago jaso dezake finantzaketa, betiere dagokion fakturak eta frogagiriak aurkezten baditu.
6.6. 2021eko abenduaren 10ean amaituko da fakturak bidaltzeko eta aurreratutako zenbatekoa justifikatzeko epea, salbu eta abenduaren 10 eta 31 bitartean egindako jardueretarako. Hauen kasuan, epea urtarrilaren 2ra arte luzatuko da.Epe horretatik kanpo aurreratutako dirua itzuli beharko da 6.2. atalean adierazitakoari jarraituz.
6.7. Egindako diru sarrera egiaztatzen duen agiria entregatu beharko da.
6.8. Ez da gasturik ordainduko dagokion egiaztagiria aurkeztu ezean.
6.9. Bidaiei dagokienez, bidaia gastuak egiaztatzeko, jatorrizko billete, ontziratze txartel eta tiketak aurkezteko eskatuko da, ordainketaren faktura edo frogagiriez gainera.
- Ez da onartuko ibilgailuak alokatzeko egindako gasturik.
- Ibilgailu partikularra erabiliz gero, egiaztagiri gisa aurkeztu beharko dira autobideko agiriak, baldin badaude, edo joan-etorri horiek justifikatzen dituzten erregai kargak.
- Egindako ostatu eta mantenu gastuen frogagiriak, betiere, UPV/EHUko gerentziaren erabakiak estatu mailan eta helmugako herrialde bakoitzean zehaztutako gehieneko balioak kontuan izanik.
- Inola ere ez da fotokopiarik onartuko jatorrizko agiriak galtzeagatik.