IKD Irakasle Talde Egituratuak (edIKDit) akreditatzeko bigarren deialdi pilotua 2019
Alegazioak epea: taldeko erreferentziako pertsonak 10 egun balioduneko epea izango du ‑2019ko urriaren 1etik, asteartea, 14ra (biak barne)‑ egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeari zuzendutako idatzi bidez.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Deialdia (pdf ,199,37 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)A eranskina: Eskaera orria - IKD irakasle talde egituratuak akreditatzeko (docx ,69,72 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)B eranskina: edIKDit taldearen osaeraren edo erreferentziazko pertsonaren aldaketa adierazteko formularioa (docx ,67,37 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)C eranskina: Irakasleen irakas-jardueraz ikasleek duten iritziei buruzko indikatzailea lortzeko laguntza (pdf ,1,83 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Akatsak zuzentzeko eredua (docx ,48,48 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onartutako eta baztertutako eskarien behin-behineko zerrenda (pdf ,85,53 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onartutako eta baztertutako eskarien behin-betiko zerrenda (pdf ,148,17 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)edIKDit irakasle talde egituratuak aitortzeko II. deialdi pilotuaren behin-behineko erabakia (2019) (pdf ,803,64 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)IKD Irakasle talde egituratuak (edIKDit) akreditatzeko 2019ko II deialdi pilotuaren behin betiko erabakia (pdf ,707,79 Kb)
Deialdia
- Deialdiaren nondik norakoak
- Deialdian parte hartzeko baldintzak
- Eskariak
- Publizitatea
- Ebaluazioa eta ebazpena
- edIKDit taldeen ikusgaitasuna
- Zigilua berritzea
1. Deialdiaren nondik norakoak
Azken urteotan, UPV/EHUk IKD irakaskuntza-ikaskuntza eredua (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) bultzatzeko ekintzak sustatu ditu, hainbat programaren bitartez. Horietako batzuk dira: irakasleentzako prestakuntza tailerrak eta ikastaroak, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak, EHUNDU konpromiso dokumentuak ikastegiekin edo irakaskuntzaren arloko Jardunaldiak edo Biltzarrak.
Programa horiek irakasleen arteko lankidetzaren kultura bultzatu dute, hain zuzen ere, UPV/EHUko ikasleek jasotzen duten prestakuntzaren etengabeko hobekuntzarako beharrezkoa den kultura, irakaslanean elkarrekin lan egiten duten irakasle taldeen jardueran oinarritutakoa.
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak 2018an lehenengo deialdi pilotua egin zuen eta horren bitartez, erakunde babesa eman nahi zitzaien irakasle talde horiei, taldeok baitira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko ardura erakutsi eta lortutako emaitzek egoera bakoitzean duten eragina aztertu eta interpretatzen dutenak. Bigarren deialdi honen bidez jarraipena eman nahi zaio zabalkunde lan honi, eta talde horiei merezi duten ikusgarritasuna eta aitorpena IKD Irakasle Talde Egituratuen zigilua emanda. Talde hauek erreferente bilakatu behar dira beren inguru hurbilenean, kalitatedun irakaskuntza eta koordinazio kultura sustatzeko beren titulazioetan, taldean gero eta irakasle gehiago hartuta edo beste talde batzuk eratzera bultzatuta, horrela, epe ertainean, UPV/EHUko irakasle gehienak irakasle talde egituratuetan bilduta egon daitezen.
IKD irakasle talde egituratuak (edIKDit) dira IKD ereduarekin bat irakasten duten irakasleez osatutako taldeak, koordinazio maila handiarekin eta ikasleen ikaskuntzarekiko konpromiso maila altuarekin lan egitea bereizgarri dutenak. Talde hauek beren curriculum eremuko irakaskuntzaren arduradun egiten dira, honako hauek izanik edIKDit baten erreferentziako elementuak:
-
Irakaslana aldizka ebaluatzea: taldeko kideek ebaluazioa egiteko aurkeztu dute beren irakats lana Docentiaz programaren bidez, eta ebaluazio positiboa-oso ona lortu dute.
-
Irakaskuntza-ikaskuntza estrategia eta metodologia aktiboak eta berritzaileak ezartzea, gizarte konpromisoa eta garapen jasangarriko helburuak (EHU Agenda 2030) ere bultzatuz eta irakaskuntzan txertatuz.
-
Hezkuntzarako ebaluazioa ikasleen ikaskuntzarako oinarrizko elementu moduan erabiltzea: irakasten dituzten gaietako irakats gidetan eta ikasleen gidetan ikaskuntzan lortutako emaitzak azaltzen dira, lortutako ebaluatzeko irizpideak zehaztuta, eta ikasleen ikasketa prozesua helburu daukan ebaluazio sistemarekin bat datozen prozedurak ere zehaztuta.
-
Irakaskuntza modu eraginkorrean koordinatzea beren irakasgaietan, gaietan edo diziplina moduluetan [1. oharra], parte hartzen den titulazioetako eduki espezifikoetan zein orokorretan gaitasunak garatzeko.
-
Ikasleen iritzia eta emaitza akademikoak irakaskuntza hobetzeko informazio iturri moduan erabiltzea, hori onuragarria izanik ikasleen etekinerako.
2. Deialdian parte hartzeko baldintzak
Deialdi hau zuzentzen zaie IKD irakaskuntza-ikaskuntza ereduaren barruan egin eta bere irakaslana ikusarazi eta bultzatu nahi duten UPV/EHUko irakasle taldeei. Edozelan ere, normalean, irakasleak sail berekoak izaten dira, titulazio batean edo gehiagotan irakasgai edo gai bera ematen dutenak eta irakasgai, gai edo diziplina modulu horietan ikasleen ikasketa prozesua hobetzearen alde lan egiten dutenak.
Deialdian parte hartzeko, taldeak honakoak bete behar ditu:
-
B1: UPV/EHUko titulazioetan irakasgai, gai edo diziplina modulu berean irakasten duten irakaslez osatuta egotea eta, gutxienez, bost kide izatea.
-
B2: Memoria bat aurkeztu behar da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetze aldera taldearen lana, helburuak eta lan metodologia azaltzeko [2. oharra],
-
B3: Gutxien dela, taldeko kideen % 80aren irakaslana DOCENTIAZ programak egiaztatuta egon behar da, eta taldeko irakasle bakoitzak, gutxienez, 70 puntu izan behar ditu azken ebaluazioan. Gainontzeko % 20ak aldeko ebaluazioa izan behar du edo azken deialdian ebaluazio eskatuta izan, eta aldeko ebaluazioa lortu beharko dute.
-
B4: Talde guztiek puntuazio ertaina edo altua eduki behar dute ikasleek irakasleen irakaslanari buruz duten iritziaren ebaluazioan. Ebaluazio horretarako erabiliko den adierazlea bat dator DOCENTIAZ programako 2.2 ataleko adierazlearekin (“Ikasleek duten iritziari buruzko inkesta”[3. oharra]. Gutxienez hamar puntutik sei lortu beharko dira eskaera egiteko unean, horretarako azken bost ikasturteetako datuak erabilita.
3. Eskariak
edIKDit zigilua lortzeko eskaerak UPV/EHUko irakasle talde batek egin behar ditu. Irakasleetako bat taldeko erreferentzia izango da, eta bitarteko lanak egingo ditu taldearen eta errektoreordetzaren artean.
Irakasle talde batek lortutako edIKDit aitorpenak bost urterako balioko du, aitorpen hori lortzen denetik kontatzen hasita.
edIKDit aitorpenetik kanpo geratuko dira Masterretako Batzorde Akademikoak eta Ikastegietako Batzarrek izendatutako batzordeak, hala nola, Kalitate Batzordeak edo Graduko Ikasketen Batzordeak.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da, deialdia Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren webgunean eta campusetako errektoreordetzetako iragarki tauletan (ehutaula) argitaratzen denetik hasi eta maiatzaren 15a arte, biak barne.
Eskaerak A eranskineko ereduari jarraituz bete behar dira eta Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako web guneko formularioaren bidez pdf formatuan aurkeztu. Gune horretan daude eskuragai bete beharreko eranskinak. Horrez gain, eskariaren kopia osoa, pdf formatuan, bidali behar da errektoreordetzara posta elektronikoaren bidez (berrikuntza-konpromisoa.ikdit@ehu.eus, edikd.innovacion-compromiso@ehu.eus). Honako informazio hau eman beharko da:
- Eskaria egiten duen taldearen datuak.
- Taldearen lanaren oinarria, hau da, kideek elkarrekin ematen dituzten irakasgai, gai edo diziplina moduluak, zehaztuta taldeak zenbat kreditu ematen dituen eta guztirako kredituak [4. oharra].
- Lan taldearen diziplina-esparruaren definizioa.
- Lan metodologia eta bere irakasgaietako orientazio didaktikoaren azalpen laburra.
Aurreko deialdian aitorpena lortu zuten edIKDit taldeek eskaria egin dezakete taldeko kideak aldatzeko, betiere, taldeak deialdian zehaztutako irizpideak beteko baditu. Taldeko kideak kendu edo berriak sartu daitezke, eta erreferentziako kidea ere alda daiteke. Eskari guztiak deialdiaren epearen barruan aurkeztu behar dira, eta behar bezala arrazoituta eta justifikatuta egon behar dira. Balorazio berezia izango dute irakasle berriak sartzen dituzten taldeek. Taldearen osaketa aldatzeko, edIKDit taldea aldatzeko eskaria bete behar da (B eranskina) eta horretarako, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako web gunean eskuragarri dagoen orria bete eta web formularioaren bidez erantsi behar da. Horrez gain, taldea aldatzeko eskariaren kopia osoa, pdf formatuan, bidali behar da errektoreordetzara posta elektronikoaren bidez (berrikuntza-konpromisoa.ikdit@ehu.eus, edikd.innovacion-compromiso@ehu.eus).
Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak aztertuko dira. Izapide hau hilabeteko epean egingo da. Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo zuzen daitekeen akatsen bat badu, taldeko erreferente den kideari 10 egun balioduneko epearen barruan eskaera osatzeko edo zuzentzeko eskatuko zaio. Eskaera ez bada zuzentzen edo osatzen, bertan behera utzi dela ulertuko da. Halaber, irakasle taldea ez bada iristen deialdian eskatutako pertsona kopuru gutxienekora, eskaria baztertuko da okertzeko aukerarik eman gabe, ez baita eskari gehiago onartuko okerrak eta akatsak zuzentzeko epean.
Taldeko kideren bat deialditik kanpo geratuz gero baldintzak ez betetzeagatik, taldeak aurrera egin dezake eskariarekin kide hori kanpoan utzita, betiere, erreferente den pertsonak berariaz eskatzen badu akatsak zuzentzean eta kide kopurua deialdian zehaztutako gutxienekora heltzen bada.
Eskatutako informazioa eta/edo dokumentazioa bidaltzeko, eskaera aurkezteko adierazitako bide berberak erabili beharko dira. Kasu honetan ere, kopia bat, pdf formatuan, bidali beharko da posta elektroniko bidez honako helbide honetara: berrikuntza-konpromisoa.ikdit@ehu.eus.
4. Publizitatea
Deialdi honi buruzko informazio egokia izatea bermatuko da, eta, gutxienez, honako toki eta baliabide hauen bidez emango da deialdiaren berri:
-
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako webgunean.
-
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako errektoreordetzetako iragarki ohol elektronikoetan (ehutaula).
5. Ebaluazioa eta Ebazpena
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak emango du edIKDit zigilua.
Epaimahai bat eratuko da eta honako hauek izango dira epaimahai horretako kideak: a) Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea, b) SAE-HELAZ Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko zuzendaria, c) SED-IEZ Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendaria, d) Metodologia Berrikuntzarako zuzendaria, eta e) eCampuseko zuzendaria.
Epaimahai honek irakasle taldeek bidalitako memoriak ebaluatuko ditu eta eskaera egin duen taldeko kideei edo ikastegiko zuzendaritzari edo ikasleei informazio osagarri eska diezaieke.
Hauek izango dira ebaluaziorako irizpideak:
-
Taldeko kideek 2. ataleko B3 eta B4 baldintzak betetzea: Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak gainbegiratuko du puntu hau.
-
Taldeko irakasleek irakasgaien zenbatekoa betetzen duten (guztirako kredituen %).
-
Taldearen diziplina arloa zehaztea: irakasgaiak, gaiak edo diziplina moduluak eta IKD ereduaren araberako orientazio didaktikoa.
-
Etengabekoa eta hezigarria den ebaluazioa praktikan jartzea.
-
Gizarte konpromisoa eta garapen jasangarrirako helburuak zein heinean hartzen diren kontuan, oinarri hartuta EHU Agenda 2030 (IKD i3).
Frogatzat hartuko dira taldeak bidalitako memoria eta irakasgai bakoitzaren url loturan argitaratutako informazioa (UPV/EHUren web gunekoa).
Epaimahaiak behin-behineko erabakia emango du eta erabakia Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako webgunean argitaratuko da.
Epaimahai horrek aitortutako taldeen kide aldaketak edo erreferentziako kidea aldatzeko eskariak ere aztertuko ditu, eta bere oniritzia baieztatu edo ezetsiko du, kontuan izanda talde berriak deialdiko baldintzak betetzen dituen edo ez.
Eskaeran edIKDit taldeko erreferente den kideak 10 egun balioduneko epea izango du egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.
Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, epaimahaiak behin betiko proposamena aurkeztuko dio Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordeari.
Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta bost hilabeteko gehienezko epean emango da edIKDit zigilua emateko edo ukatzeko behin betiko erabakia. Erabaki hori Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako webgunean argitaratuko da.
Erabakiaren aurka berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, erabakia argitaratzen denetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legearen 123. eta 124. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz. Era berean, erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da bi hilabetearen epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
6. edIKDit taldeen ikusgaitasuna
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak bere webgunean argitaratutako edIKDit taldeen katalogoa eguneratuko du bigarren deialdi pilotu honetan zigilua eskuratu duten irakasle taldeak erantsita. Katalogo horrek honako gutxieneko informazio hau bilduko du irakasle talde bakoitzari dagokionez: kodifikazioa, izen laburtua eta/edo izen osoa, taldea osatzen duten kideen zerrenda, taldea zein helburutarako koordinatu den deskribatzen duen eta lorpenak jasotzen dituen laburpen txiki bat eta lan metodologia.
edIKDit irakasle talde bateko kide diren UPV/EHUko irakasleei talde horretan parte hartzen dutela egiaztatzeko dokumentu bana emango zaie. edIKDit taldeetako irakasleek trataera berezia izango dute UPV/EHUk irakaskuntzaren arloan antolatutako deialdietan.
Horrez gain, errektoreordetza eskudunak irakasteko jardunbide egokiak trukatzeko jardunaldiak bultzatzen jarraituko du. Jardunaldiok UPV/EHUko irakasle guztiei irekita egongo dira eta horietan leku berezia izango dute edIKDit taldeek.
7. Zigilua berritzea
Irakasle talde baten edIKDit zigiluak bost urterako balioko du. Aldi hori igarotakoan, edIKDit taldeak akreditazioa berritzeko eskaera aurkeztu beharko dio irakaslanaren ebaluazioaren arloan eskumena duen errektoreordetzari. Zigilua berritzea baldintzatuko dute taldeak akreditazioa indarrean egon den artean lortutako emaitzek, garaia heldutakoan indarrean dauden akreditazio deialdietan ezarritakoa gorabehera.
[1. oharra] Gai edo diziplina modulu bat da, antzeko edukiak dituen irakasgai multzoa, elkarrekin lotura dutenak eta ezagutza arlo berekoak, eta aldi berean edo jarraian ikasi edo programatu daitezkeenak. Titulazioaren curriculumean, irakasgaia baino unitate koherente zabalagoa eratzen dute.
[2. oharra] Besteak beste, metodologia teknikak hobetuz, ikasleen gaitasunen garapena koordinatuz...
[3. oharra] Adierazlea honela kalkulatzen da:
ADIERAZLEA: IRAKASLEEN IRITZI INKESTAKO 25. ITEMEAN LORTUTAKO PUNTUAZIOA, EGINDAKO INKESTEN PORTZENTAJEAREN ARABERA. | |||||
---|---|---|---|---|---|
0 puntu | 2 puntu* fpe | 4 puntu*fpe | 6 puntu*fpe | 8 puntu*fpe | 10 puntu*fpe |
25. itema≤2,5 | 2,5<25. itema<2,7 | 2,7≤25. itema<3 | 3≤25. itema≤3,5 | 3,5<25. itema≤4,0 | 25. itema>4,0 |
Non 25. itema honako hau den: azken bost urteotan egindako irakaskuntza egoeren inkesten batez bestekoa bider fpe (inkesten haztapen faktorea), pe (egin daitezkeen irakaskuntza egoeren inkesta guztietatik, egin diren inkesten portzentajea) balioaren bidez haztatua. fpe honela kalkulatzen da:
- fpe=0 --> pe 0,5 baino txikiagoa bada (% 50 baino gutxiago)
- fpe=(50+(pe-50)*2)/100 --> pe [0,5-0,75] artean badago, biak barne
- fpe=1 --> pe 0,75 baino handiagoa bada
[4. oharra] Formula honen bidez kalkulatzen da:
% emandako kredituak=(CedIKDit x 100)/Cguztira
Non:
- CedIKDit = taldeko kideek ematen duten irakasgai/gai/diziplina moduluaren ECTS kredituak
- C guztira = irakaskuntza modalitate guztietan irakasgai/gai/diziplina moduluko talde guztietan emanten diren ECTS kredituen batura