ESTUDIO-PRIVATIZACION-SANITARIA

Pribatizazioari eta euskal osasun-sistema publikorako sarbideko desparekotasunei buruzko ikerlana

Zergatik pribatizazioari eta osasun-sistema publikorako sarbideko desparekotasunei buruzko ikerlan bat?

Osasun-sistemaren pribatizazioa eta gizatalde batzuen bazterketa osasun asistentziatik, osasun eskubiderako bi mehatxu garbi dira.

Ikerlan honek Osakidetza-Euskal Osasun Sistemaren kasuan, bi prozesu hauek aztertzea du helburu, gai hauen inguruan eztabaida soziala sustatzeko. Halaber, eragin politikorako eta mobilizazio sozialetarako oinarri gisa balio izatea du helburu, sistema sanitario unibertsala, publikoa eta kalitatezkoaren alde eragiteko. Hau guztia, euskal gizarteak osasun kotarik handienak izan eta osasun arloko desparekotasunak murrizteko helburuz.

Zeintzuk dira ikerlanaren helburuak?

Ikerlanak bi helburu nagusi ditu:

Lehendabizi, Euskal Herrian osasun-sistemaren pribatizazioaren zein osasun-sistema publikorako sarbideko desparekotasunen egungo egoeraren deskripzioa burutzea,  gure errealitatea beste testuinguru batzuenarekin alderatuz.

Bigarrenik, pribatizazioaren eta euskal osasun-sistemarako sarbideko desparekotasunen behatoki bat sortzea, gure testuinguruan prozesu hauek monitorizatzeko eta zelatatzeko baliagarria dena.

Nola burutuko da ikerlana?

Ikerlanaren metodologia ondorengo modura burutuko da: Alde batetik, prozesu hau testuinguruan jartzeko eta gure eremuan gertaturiko pribatizazio eta osasun-bazterketaren prozesuak identifikatzeko, pertsona adituak elkarrizketatuko dira. Halaber, analisi dokumentalaren eta informatzaile gakoei egindako elkarrizketen bidez identifikaturiko pribatizazio eta osasun-bazterketaren prozesuak aztertu eta sakonduko dira. Beste aldetik, osasun-pribatizazioaren maila eta sarbiderako desparekotasunen tamaina neurtzea ahalbidetzen duten zenbakizko adierazleen eraikuntza-prozesua eta analisia gauzatuko da, errealitate hori deskribatzeko, monitorizatzeko eta antzeko esparruekiko alderaketa egiteko.

Nork burutzen du ikerlana?

OPIK ikerketa-taldeak,  Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoa, eta Medicus Mundi-k hasiera eman diote. Hala ere, erakundeak edo prozesu hauengatik arduratutako taldeak, eta ikerlanean une puntualetan bai orotan parte hartu nahi dutenak gehitzen dituen prozesu irekia izatea nahi da. Parte hartu nahi baduzu edo edozein motatako kontsultarik baduzu desberdintasunak@ehu.eus helbidera idatz diezagukezu edo deitu 946015167 edo 946012321 telefono-zenbakira. 

Zeintzuk dira ikerlanaren emaitzak?

Ikerlana bere lehen faseetan aurkitzen da eta oraindik ez dugu behin-betiko emaitzarik. Hauek osorik argitaratuko dira web-orrialde honetan. Osasun-pribatizazioaren prozesuan eta egungo krisialdiko austeritate-politikei begira autonomia-erkidegoen arteko  desparekotasunak aztertzen dituen aurreko argitalpen bat kontsulta dezakezu.

Ikerlanaren informazioa jasotzeko

Emaitzetako informazioa jaso nahi baduzu desberdintasunak@ehu.eus helbidera idatz diezagukezu edo@saludprivatiza twitter-en jarraitu.