JORNADAS-INTERNACIONALES-2018

Nazioarteko jardunaldiak Bilbao 2018<br />Estatua osasunaren eskubidearen bermatzaile: erronkak eta mehatxuak

Data eta lekua:

  • Data: 2018ko otsailak 12 eta 13
  • Lekua: Bizkaia Aretoa. Abandoibarra Etorbidea, 3. 48009 Bilbao (Google maps)

Jardunaldiaren laburpena:

2018ko otsailaren 12 eta 13an, osasunaren eta nazioarteko lankidetzaren arloko zenbait adituk osasun sistemak jasotzen ari diren pribatizazio eta merkantilizazioaren ezezagunak izan arren orain gertatzen ari diren zenbait aspektu zerrendatuko dituzte, ikuspuntu global-lokal batetik habiatuta. Helburua ikuspegi zabal eta kritiko bat sortzea da, Iparrean zein Hegoan jasotako esperientzia ezberdinak elkar lotuz, eta osasun sistema eredu ezberdinen inguruko testuinguruak baliatuz.

Osasun arloan lan egiten duten profesionalentzat zuzendutako jardunaldiak dira (Interes Sanitariorako Egiaztagiria bideratzen), baina ONGDetako lankideek, koordinakundeak, gizarte mugimenduek, ikasleek , osasun arloko erakunde publikoetako arduradunek eta publikoak orokorrean ere parte hartu ahal izango du.

Osasun sistemak gure ongizatearen erabakigarriak dira, gizarteko desparekotasunak areagotzeko edo aldiz murrizteko potentzial izugarria dute eta. Hau da, osasuna eta arreta sanitarioa ongizate sozialerako eskubide bat, edo bestalde, merkataritzarako ondasun pribatu bat bezala ulertzeak, biztanleriaren talde ezberdinek honetara duten sarbidea eta eskaintzen zaien zerbitzuen kalitatea baldintzatzen dute.

Jardunaldiotan, “Estatua osasunaren bermatzaile gisa merkantilizazio eta pribatizazio mehatxuen aurrean: Guatemala, Honduras, El Salvador eta EAEko kasuak”, EHU/UPVko OPIK, Osasunerako Gizarte-Baldintzagile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeak egin duen azterketatik atera diren ondorio nagusiak eta dokumentala ere aurkeztuko dira. “Merkataritza Librea, Enpresak eta Gobernuak: Osasunarekin negoziatzen” proiektuaren testuinguruan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziaturik jardunaldiak dira hauek.

Jardunaldi hauetarako Interes Sanitarioaren Aitorpena prozesatzen ari da.

Egitaraua:

Otsailak 12, astelehena

  • 17:00-17:30 INAUGURAZIOA
    Eusko Jaurlaritza
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
    EHU/UPV
    medicusmundi bizkaia
  • 17:30-18:30 HASIERAKO HITZALDIA
    Osasun-estaldura unibertsala testuinguruan jartzea eta estatua osasunaren bermatzailea. Osasunaren pribatizazioari eta merkantilizazioari buruzko egiak eta gezurrak.
    Eduardo Espinoza. El Salvadorreko Osasun Politiken ministroordea
  • 18:30-19.30 DOKUMENTALAREN AURKEZPENA ETA PROIEKZIOA
    Erdialdeko Amerikan eta Euskadin estatua osasunaren bermatzaile gisa.
    medicusmundi bizkaia

Otsailak 13, asteartea

  • 9.00-9:30 INSKRIPZIOAK
  • 9:30-9.45 JARDUNALDIEN ETA PROIEKTUAREN AURKEZPENA
    Estatua osasunaren bermatzaile pribatizazio eta merkantilizazio mehatxuen areagotzeen aurrean: Guatemalako, Honduraseko, El Salvadorreko eta EAEko kasuak.
    Ricardo Fernández. medicusmundi bizkaia
    Elena Rodríguez. EHU/UPV
  • 9.45-10.30 AZTERKETAREN EMAITZA ETA ONDORIO NAGUSIAK
    OPIK-Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea EHU/UPV
  • 10.30-11:00 ATSEDENALDIA
  • 11.00- 13:00 ERREALITATE EZBERDINAK OSAUNAREN ETA OSASUN-SISTEMEN INGURUAN
    MODERATZAILEA: Iratxe Amiano. EHU/UPV
    Euskal errealitatea (30’)
    Euskal Osasun Sistema Publikoan aditua
    Erdialdeko Amerikako errealitatea (30’)
    Jorge Irazola. medicusmundi NAM
    Afrikako errealitatea (20’’)
    Iván Zahínos. medicusmundi mediterránea
    “A luta continua” (40’)
    Dokumentalaren aurkezpena
  • 13.00-13:30 GALDERAK ETA ERANTZUNAK
  • 13:30-15:30 BAZKARIA
  • 15.30-17.30 MAHAI-INGURUA: OSASUNERAKO ETA EKITATERAKO ERRONKAK ETA MEHATXUAK TESTUINGURU EZBERDINETAN
    MODERATZAILEA: Remco van de Pas. medicusmundi internazionala
    Euskal kasua
    Elena Aldasoro. Osasun Sailako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza
    Estatuko eremua
    Rosa Urbanos. Ekonomian doktorea. UCM
    Nazioarteko eremua
    Anuj Kapilashrami. Osasun politika globalen irakaslea. Edinburgoko Unibertsitatea
    Herrialde txirotuen kasua
    Lucrecia Hernández. Guatemalako Osasun ministro ohia
  • 17:30-18:00 JARDUNALDIAREN ONDORIOAK
    Carlos Mediano. medicusmudi internacional erakundearen presidentea
  • 18:00 JARDUNALDIAREN AMAIERA
    EHU/UPV
    medicusmundi bizkaia
Programa hau behin behinekoa da, beraz aldaketak izan ditzake