Jardunaldia: Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala
Joan den 2020ko urriaren 2an "Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala" jardunaldia egin zen UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, OPIK- Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) eta OSEKI-Osasun Eskubidearen aldeko Ekimenak antolatuta.
Bertan, ezagutza zientifikoaren sorreraren erro androzentrikoetan sakondu zen, bai eta mugimendu feministaren ibilbide historikoan eta osasun mentalaren esparruan egindako ekarpenean ere, bai tokian-tokian, bai nazioarteko ikuspegitik. Gainera, ikuspegi metodologiko desberdinetatik prozesu diagnostikoak, terapeutikoak eta depresioaren eta antsietatearen berreskurapena ikuspegi feministatik aztertu dituzten azterlan eta lanetatik eratorritako emaitzak azaldu ziren. Era berean, emakumeen osasun mentalaren medikalizazio-prozesua geldiarazteko egitura-, komunitate- eta klinika-mailan garatu diren hainbat esperientzia deskribatu ziren.
Jarraian, jardunaldian aurkeztutako mahai eta hitzaldi bakoitzaren bideoak ikus ditzakezue. Espero dugu guk jardunaldiaren egunean egin genuen bezala gozatzea zuek ere bai!
Jardunaldiaren bideoak
- (Beste leiho bat zabalduko du) “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldiaren aurkezpena
- (Beste leiho bat zabalduko du) Mahaia. “Emakumeen osasun mentalaren medikalizazioaren egiturazko sustraiak ulertuz”
- (Beste leiho bat zabalduko du) Mahaia. “Generoa, diagnostikoak eta depresionaren bizipenak”
- (Beste leiho bat zabalduko du) Solasaldia. “Osasun mentaleko, desmedikalizazio eta genero-ikuspegiko politikak: zer egin dezakegu?”
- (Beste leiho bat zabalduko du) “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldiaren azken ondorioak
Programa
2020ko urriaren 2a |
|
9:00-9:15 | JARDUNALDIEN AURKEZPENA (Bideoa) |
9:15-10:30 | MAHAIA. EMAKUMEEN OSASUN MENTALAREN MEDIKALIZAZIOAREN EGITURAZKO SUSTRAIAK ULERTUZ (Bideoa) |
Moderatzailea:
Marta Jiménez. OPIK – Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldea, eta Osakidetza.
|
|
10:30-10:45 | GALDERAK ETA EZTABAIDA |
10:45-11:30 | MAHAIA. GENEROA, DIAGNOSTIKOAK ETA DEPRESIONAREN BIZIPENAK (Bideoa) |
Moderatzailea: Elena Aldasoro. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
|
|
11:30-11:45 | GALDERAK ETA EZTABAIDA |
11:45-12:15 | ETENALDI |
12:15-13:30 | SOLASALDIA. OSASUN MENTALEKO, DESMEDIKALIZAZIO ETA GENERO-IKUSPEGIKO POLITIKAK: ZER EGIN DEZAKEGU? (Bideoa) |
Dinamizatzailea: Lucia Artazcoz. Agència de Salut Pública de Barcelona
|
|
13:30-14:00 | GALDERAK ETA EZTABAIDA |
14:00-15:00 | AZKEN ONDORIOAK (Bideoa) Ana Galarraga. Elhuyar Aldizkaria |