OSASUNA SUSTATZEKO ETA OSASUN KOMUNITARIOKO VI. JARDUNALDIAK

Jardunaldiak: Ondoezak eta Bizitza Kotidianoaren Sufrimentuak (2022/04/29)

 

ONDOEZAK ETA BIZITZA KOTIDIANOAREN SUFRIMENTUAK: osasun mentala ulertzeko eta hobetzeko proposamen komunitario eta estrukturalak

 

Joan den 2022ko apirilaren 29an, Osasun eta Osasun Komunitarioa Sustatzeko VI. Jardunaldiak izan ziren EHUko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian, OPIK-Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldeak (UPV/EHU) eta OSEKI-Osasunerako Eskubidearen aldeko Ekimenak antolatuta.

Bertan, gaur egungo gure gizartean ondoeza kontzeptuak duen esanahiaren inguruan sakondu zen, baita azken urteetan izan duen hazkundea azaltzen duten faktoreen inguruan ere. Halaber, osasun mentala sustatzeko eta eguneroko bizitzarekin lotutako ondoez psikikoa gutxitzeko esperientziak eta esku-hartze praktikoak azaldu ziren. Era berean, etorkizuneko Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategiaren zumeak zeintzuk izan beharko liratekeen aipatu ziren, gizarte-erronka handi horri behar bezala erantzuna eman ahal izateko.

Jarraian, jardunaldian aurkeztutako mahai eta ponentzia bakoitzaren bideoak ikus ditzakezue. Espero dugu  guk egun horretan egin genuen bezala gozatzea!

 

Programa:

Elena Rodríguez. Erizaintza Saileko zuzendaria (UPV/EHU)

 

  • 09:00-09:45 HITZALDIA

Ondoeza: gaizki egotea sentimendu kolektiboa denean 

Javier Padilla Bernáldez. Familia medikua, osasun publikoko masterra. Diputatua Madrilgo Batzarrean.

Aurkezlea: Amaia Bacigalupe De la Hera. Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea-OPIK (UPV/EHU)

 

  • 09:45-10:30 HITZALDIA

Generoa eta osasun mentala. Elefantea kontsultan

Belén González Callado
Leganeseko Osasun Mentaleko Zentroa

Aurkezlea: Margarita Sáenz. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Osakidetza

 

  • 10:30-10:45 GALDERAK ETA DEBATEA

 

Ander Retolaza. OME-Osasun Mentalaren Elkartea.

Javier Padilla Bernáldez. Familia medikua, osasun publikoko masterra. Diputatua Madrilgo Batzarrean.

Jose Antonio de la Rica Gimenez. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaria. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

Dinamizatzailea: Andrea Gabilondo. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea. Osakidetza. Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Batzordeko kidea.

 

  • 11:45-12:15 ATSEDENALDIA ETA KAFEA

 

  • 12:15-14:15 MAHAI-INGURUA: OSASUN MENTALA IKUSPEGI KOMUNITARIO BATETIK SUSTATZEKO ESPERIENTZIAK ETA IKUSPEGIAK 

Eguneroko bizitza... nola dago jendea? ProCC Metodologiaren ekarpenak Komunitateko Osasun Mentala zaintzeko

Ana Sáenz Berbejillo.  Marie Langer Osasun Komunitarioaren Garapenerako Zentroko irakasle-taldea

 

Genero-ikuspegia eta ongizate emozionala: Lehen mailako arretako gizarte- eta hezkuntza-taldeak

Patricia García Roldan. Andaluziako Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko eta Osasun Emaitzetako Zuzendaritza Nagusiko aholkulari teknikoa

 

#YONOMEBENZO udal estrategia komunitarioa. 7 urteko esperientzia

Juan Francisco Menárguez Puche, “yonomebenzo”Udaleko lantalde multiprofesionala 

 

Moderatzailea: Erika Valero Alzaga. Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea-OPIK (UPV/EHU) 

 

  • 14:15-14:30 JARDUNALDIAREN ITXIERA    


Jardunaldiko bideoak:

Estekak:

Antolatzailea: