Zahartze Aktiboaren Indizea
Zahartze Aktiboaren Indizea (AAI ingelesez), herri ezberdinetan adineko pertsonek zahartze aktibo eta osasungarri izateko duten potentziala konparatzen duen neurketa tresna da. Indize horrek adineko pertsonen bizitza independente maila, ekintza sozialetan eta ordaindutako lanetan duten parte hartzea eta aktiboki zahartzeko ahalmena neurtzen ditu. Lau dimentsiotan biltzen diren 22 adierazlez osatuta dago: bizitza independiente eta ziurra, lana, parte-hartze soziala, eta zahartze osasungarria izateko ahalmena.
Bizkaiko Foru Aldundia, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasunaren Arretarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz, europear estrategian integratu da, AAI-ren bitartez egoeraren neurketaren aldeko apostua eginez. 2014tik, Osasunaren Gizarte Baldintzaitzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko lkerketa Taldeak – OPIK, Bizkaiko Lurralde Historikorako indizearen kalkulu eta analisi konparatua burutu du, Europear Batasuneko herrialdeekin alderatuta. Bizkaiko adineko pertsonen egoeraren diagnostikoa lortuz eta zahartze aktiboaren garapenean balizko ahuleziak identifikatuz.
Bizkian AAIren neurketa eta analisia bi urtean behin egiten da eta jadanik hiru edizio egin dira: 2014an, 2016an eta 2018an.
Hona hemen proiektuaren zenbait argitalpen:
- Aurkezpena: “Modes of actively ageing: changes along time and socioeconomic inequalities in Active Ageing Index in the region of Biscay (Spain)” IAGG-ER 2019 International Association of Gerontology and Geriatrics European Region Congress 2019ko maiatzaren 23-25ean, Gothenburgen, Sweden.
- Aurkezpena: “Ageing of elderly in Biscay: Active Ageing Index as a tool to monitor”. ICIC19 – 19th International Conference on Integrated Care 2019ko apirilaren 1-3an, Donostia-San Sebastian.
- Aurkezpena: “Social inequalities in Active Ageing in the region of Biscay: Does education play a role?". Second Seminar on the Active Ageing Index 2018ko iralaren 27-28an, Bilbon.[YG1]
- González-Rábago Y, Martín U, Bacigalupe A, Murillo S. Índice de envejecimiento activo en Bizkaia: análisis de los resultados de 2012 –2014, resultados de 2016 y evolución. OPIK-Working papers/Lan koadernoak 4; 2018.
- González-Rábago Y, Martín U, Bacigalupe A, Murillo S. Envejecimiento activo en Bizkaia: situación comparada en el contexto europeo (pdf, 221 Kb). Zerbitzuan, 2015; 59:145-159
- Bacigalupe A, González-Rábago Y, Martín U, Murillo S, Unceta A. The Active Ageing Index in a Southern European region (Biscay): main results and potentials for policymaking. En Zaidi A. et al. Building Evidence for Active Ageing Policies. Active Ageing Index and its Potential. 2018; 97-115. London: Palgrave McMillan.
- Aurkezpena "The Active Aging Index in a southern European region (Biscay): main results and potencials for policymaking". International Seminar of Active Ageing Index 16–17 April 2015, Brussels.
Gainera, online tresna disenatu dugu datuak ikusarazteko erraz eta dinamikoki. Sartzeko, sakatu hemen.