DEBATE-POLITICO-SISTEMA-SANITARIO-EUSKADI

Osasun-sistema publiko eta unibertsal bati buruzko eztabaida politikorako agiria Euskadin

Irailak 19 - Europa Biltzar Etxea - 19:00. Vitoria-Gasteiz

Osasuna gizaki ororen oinarrizko eskubideetako bat da, eta hura gauzatzeko funtsezko baldintzetako bat osasun-sistema kalitateduna erabiltzeko aukera da. Ekonomia-krisiak eta haren aurreko erantzun politikoek eragin nabarmenak izan dituzte gure inguruneko osasun-sistemetan, eta horren ondorioz, halaber, herritarren artean asko handitu da osasunaren gaineko kezka. Euskal Herria ez da geratu prozesu horretatik kanpo, eta euskal gizartean ere handitu egin da osasun-sistemaren gaineko kezka, azterlan ofizialek eta iritzi-inkestek erakusten dutenez.

Hala ere, herritarrek osasunari eta osasun-politikei ematen dieten garrantzi horren aldean, gai horiek oso pisu gutxi izaten dute alderdien programa politikoetan eta, batez ere, azken hauteskunde-kanpainetako agendetan. Hala, bada, osasuna eta alderdi bakoitzaren proposamen zehatzak ez dira ia eztabaidagai hartzen, eta, ondorioz, herritarrek ez dakizkite oso ongi alderdiek gaiaren inguruan duten jarrera eta egiten dituzten proposamenak. Eta hori guztia gertatzen da nahiz eta osasuna balio gehien ematen zaion gaietako bat den, eta Euskadiko osasun-sistema, herritarrek gehien balioesten duten erakundeetako bat.

Ekimen honen helburua da hurrengo legealdian Eusko Jaurlaritza gidatzeko xedea duten alderdi politikoek osasun-politikaren arloan egiten dituzten proposamenen zabalkundea hobetzea eta eztabaida bultzatzea osasun-sistema publiko bat erabiltzeko aukera unibertsalari buruz. Horren xedea da euskal herritarrek botoa emateko eskubidea modu informatuagoan erabili ahal izan dezaten eta Euskadiko eztabaida politikoan osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatedun baten defentsak protagonismo handiagoa izan dezan.

Horretarako, Medicus Mundik, UPV/EHUrekin lankidetzan, alderdi politiko ezberdinekin eztabaida-mahaia antolatu du, Euskadinematen ari den osasunaren sarbidea eta osasun sistemaren pribatizazioari buruzkoa.

Alderdi politikoei luzatutako eztabaida-agiri osoa hemen jaitsi daiteke  (pdf, 143 Kb).