Izena emateko prozedurarako azalpenak GLOBAL TRAINING 2022
1. IZENA EMATEKO PROZEDURA
Global Training Bekak programak erakunde kudeatzaile ezberdinak ditu . Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere. Horietako bat UPV/EHU da, eta 60 beka kudeatzen ditu. Erakunde bakoitzak bere eskaintzak argitaratuko ditu. Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.
Global Training 2022 Erakundeak: informazioa (link)
Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.
GALDERA ARRUNTAK atala irakurtzea gomendatzen da, informazio gehiago ematen da eta.
2. UPV/EHUn IZENA EMATEKO PROZESUA
Ondoren, UPV/EHUn izena eman eta hautapen prozesua azalduko da, ez beste inongoa. Beste erakunde gestore bat hautatuko balitz, eskatzaileak erakunde horren korporazio web gunera jo beharko du bertan argitaratutako informazioaren berri jasotzera.
Eskatzaileak argi daukanean zein erakundetan izena eman nahi duen, bidali beharreko dokumentazioa prestatu beharko du.
2.1 Formularioak. 2 formularioak bete behar dira (PDF eskabide orria eta web formularioa):
- Web Formularioa-Hemen.Webgunean dagoen web formularioa bete behar da. Ez da onartuko soilik web formularioaren bidez egindako izen ematerik
- Eskabide orria (pdf, 109 Kb). Paperean dagoen formularioa bete behar da eta ohiko postaz bidali (edo eskura eman) eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
2.2. Eskariak igortzeko helbidea
ATT: GLOBAL TRAINING EHU
UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako bulegoa
Ignacio María Barriola eraikina, (Aulario), solairuartekoa.
Elhuyar plaza 1
20018 DONOSTIA
Dokumentazioa (paperezko inprimakia barne) 3 modutan entregatu ahal izango da:
- Eskura eman Donostiako Nazioarteko Harremanen Bulegoan.
- Postaz bidaltzea. Posta-zerbitzuaren edo mezularitza-enpresaren bidalketa-data jarri beharko da gutun-azalean.
- Dokumentazioa ERREGISTRO bidez entregatzea (GARRANTZITSUA ikusi OHARRA urdinez beherago). Ahal dela, erregistro elektronikoa erabiliko da, eta, salbuespenezko kasuetan, erregistro-bulegoak:
- Erregistro elektronikoaren bidez: https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico
- UPV/EHUko 3 campusetako edozeinetako Erregistro Bulegoen bitartez, barne postaz aipatutako harremanetarako helbidera bidal dezaten.
- Erregistro-bulegora joan nahi duenak hitzordua eskatu behar du aurrez, atarian sartuta: https://Aurreko-hitzordua.ehu.eus/hasiera /
- Interesdunak joan egin behar du, bere NANarekin edo antzekoarekin egiaztatuta. Bere aldetik beste pertsona bat etortzen bada, baimen bat ekarri beharko du. Baimen hori erregistroaren webgunean dago.
ERREGISTROEI BURUZKO OHAR GARRANTZITSUA
a) ERREGISTRO ELEKTRONIKOA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.e) artikuluan adierazitakoaren arabera, eta bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin (erabaki horrek onartu egiten ditu interesatuak UPV/EHUrekiko harreman elektronikoetan identifikatzeko eta sinadura elektronikoa erabiltzeko jarraibideak, bai eta erakunde horretan lanean ari diren pertsonak identifikatu eta sinadura elektronikoa erabiltzekoak ere). Eskaera aurkeztu behar da UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico. Bertan sartuta, “Jasotzailea” atalean Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errek > Nazioarteko Bulegoa (U02000247) aukeratu behar da. Horretarako, identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili behar da: Izenperen ziurtagiri digitala, UPV/EHUren txartela (Izenpe), NAN elektronikoa, edo Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES).
b) ERREGISTRO BULEGOTAN: Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan. Beste toki hauetan ere aurkeztu ahal izango da eskaera:
a) sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan;
b) erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren edo sektore publikoko edozein erakunderen bulegoetan, aurrez aurre, funtzionario publiko gaituaren bidez;
c) posta bulegoetan; eta,
d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurrez aurre aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.
(!!) EZ DIRA ONARTUKO EMAIL-EZ BIDALITAKO ESKAERAK
2.3. Eskaerak egiteko epea:
Ekainaren 15etik uztailaren 18ra
2.4. Igorri beharreko dokumentazioa
Honako hau egin beharko da beka eman duen erakundeari aurreko atalean jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko:
-
Izena emateko inprimakia paperean eta formulario-web betetak
- Jaiotegunaren egiaztagiria (NAN, jaiotza-agiria edo jaiotzaren dokumentu fede- emailea).
- Curriculum vitaea.
- Bekadunak dagokion titulazioa –eta, hala badagokio, homologazioa– duela ziurtatzen duten egiaztagiriak, eskumena duen instantziak emandakoa. Hautaketa-prozesua amaitu baino lehen (urria, gutxi gorabehera) amaituta izan behar da unibertsitate-gradua edo goi-mailako lanbide-heziketa gradua. Horrenbestez aukera hauetakoren bat bidali beharko da:
- lortutako tituluaren fotokopia
- titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria,
-
Espediente akademikoan jasotako nota, dagokion titulazioaren proba osoa gainditu duela eta proba hori lortzeko eskubideak ordaindu dituela adierazten duena
-
GAL irailean edo urrian aurkeztuz gero, espediente akademikoa bidali beharko da, horri buruzko informazio-oharrarekin batera (informazio gehiago nahi izanez gero, ikus GALDERA-MAILAK atala).
- Bestelako ikastaroak eta hizkuntza ziurtagiriak (edukiz gero): egindako ikastaroak eta eskuratutako hizkuntza tituluak egiaztatuko lituzketen agirien fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den ikastarorik edo titulurik.
- Esperientzia profesionala (edukiz gero): Esperientzia profesional agertzen duten dokumentuen fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den esperientziarik
- Eskatutako hizkuntzaren egiaztagiria (B1 FP, B2 gradu unibertsitarioa), gehienez ere 4 urteko antzinatasuna izango duena. Halakorik izan ezean, maila-proba egin beharko da.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duela ziurtatzen duen agiria, artikulu honetan zehaztutakoarekin bat etorriz (informazio gehiagorako GALDERA ARRUNTAK atala ikusi)
- Erantzukizunpeko adierazpena (eskaera orrian dago):
- Ez duela beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik; edo beka onartzeko orduan ez duela eguneroko bizitza mugatzen duen patologiarik.
- Ez dela izan antzeko beka baten onuradun, artikulu honetan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Ordainduta dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Egunean dagoela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan
-
Bi argazki, karnet tamainakoak, atzealdean izena idatzita.
(!) Oraindik gradua bukatu ez dutenek, espediente akademikoa bidali beharko dute gradua bukatu ez dutela esanez, eta Gradu Amaierako Lana aurkeztu eta gero, gradua bukatu dutelaren ziurtagiria bidali beharko dute (hautaketa prosezua bukatu baino lehen - urrian gutxi gorabehera). Dokumentazioari edo epei buruzko ezbaiak izatekotan: od.international@ehu.eus / 943015986
Atzerrian edo espainiar ikastegi ez publikoetan lortutako tituluek homologatuta beharko dute egon, eskariak aurkezteko unean.
Aurten EZ da beharrezkoa kopia erkatuak/konpultsatuak aurkeztea inskripzioa egiteko unean. Fotokopiak erkatu gabe eman daitezke. Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, bekaren onuradunei jatorrizko dokumentazioa eskatuko zaie, izena ematean aurkeztu zituzten kopiak egiaztatzeko.