Nazioarteko Harremanen Bulegoa: Gure misioa

Gure misioa

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Errektoreordetzaren helburua gure erakundearen nazioartekotzea sustatzea da, gure unibertsitatean indarrean dauden mugikortasun programa guztiak kudeatuz eta hezkuntza, prestakuntza edo ikerketa helburuekin bisitatzen gaituzten ikasle, irakasle eta ikertzaileei lagunduz.

Gure komunitateari hezkuntzarako eta ikerketarako aukera bikainak eskainiko dizkion erakunde ez-diskriminatzaile eta kulturaniztun bat sortu nahi dugu. Horregatik, gurekin bat egiteko eta gure kultura partekatzeko duzun nahia estimatzen dugu, eta, aldi berean, zure kulturarekin aberasten dugu.

Webgune honek zure egonaldia planifikatzen eta behar dituzun informazio eta baliabide guztiak ematen lagundu nahi dizu. Hemen zaudela, ez izan zalantzarik zure campuseko Welcome Centre bisitatzeko: ahal dugun guztian lagunduko dizugu etxera itzul zaitezen, gure eskualdearen, kulturaren eta unibertsitatearen oroitzapen atsegin batekin.

Agur bero bat,

Errektoreordea eta Nazioarteko Harremanen Bulegoko langileak.