Course on Intercultural Competences 2025
Beste herrialde batean ikasteak ohikoa ez den gizarte-testuinguru batean kokatzea esan nahi du eta horrek eragin pertsonala izan dezake, jokabidean, oreka emozionalean eta beste pertsona batzuekin elkarreragiteko eta gizartean bizitzeko gaitasunean islatzen da.
Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da nazioarteko mugikortasuneko esperientzia batean murgilduko diren ikasleek kulturarteko gaitasunei buruzko prestakuntza jasotzea, kultura-hizkuntza, -paradigma eta -testuinguru berriak deszifratu eta asimilatzeko estrategia kontzienteak garatzeko eta ingurune berriak integratzeko.
Zertan izan daiteke lagungarri ikastaro hau egitea?
Ikastaro trinkoa da, 30 ordukoa, eta komunikazioaren, kulturaren eta prestakuntzaren arloko gaitasunak landuko dira ikasleak beste herrialde horretan biziko duen esperientziaz probetxua atera dezan, bai arlo pertsonalean, bai ikasketen arloan.
Kulturarteko eta komunikazioko gaitasunak hobetzeak, hizkuntzei dagozkien trebetasunak garatzeaz gain, egokitzeko, beste pentsaera batzuk ulertzeko eta hainbat ingurunetan ikasteko, lan egiteko eta harremanak izateko gaitasuna areagotzen du.
Gaitasun horiek garatzea funtsezkoa da nazioarteko egonaldia egiteko eta, gainera, lan-mundurako prestatzeko, prestakuntza mota hori gero eta gehiago baloratzen baitute ingurune globalean lan egiten duten enpresek.
Aldi berean, ikastaro hau egiteak “Nazioarteko sakontze aipamena” lortzeko lehenengo baldintza betetzeko aukera ematen du.
Zer ikasiko dugu?
Ikastaroak 6 irakasgai ditu, eta horietan pertsonen, gizartearen eta kulturaren arteko harremanen oinarrietara eta talde arteko harremanetara hurbilduko gara. Besteak ezagutu eta norbere burua ezagutzea, emozioen erabilera, inpresioak edo estereotipo eta aurreiritziak sortzeko mekanismoez jabetzea izango dira landu beharreko alderdietako batzuk.
Gainera, atzerriko kultura batean esperientzia osoki bizitzeak kultura arteko prozesuen garrantzia ulertzea eskatzen du. Gure egunerko bizitzan eta esperientzien asimilazioan eragiten duten alderdi batzuk aztertzeak, hala nola, musika, literatura, zinema, komunikabideak, telebista, sare sozialak, moda, gastronomia..., egonaldia egingo dugun herrialdea hobeto ulertzen lagunduko digu.
Ezin dugu ahaztu, halaber, oso garrantzitsua dela kulturarteko komunikazioaren eta kommunikazio eraginkorrerako estrategien funtsezko ezaugarriak aztertzea, bai interakzio sozialetik, bai linguistikotik, trebetasun pertsonalak hobetzeko eta kulturarteko ingurunean ikastean suertatuko diren egoeretan eraginkortasunez komunikatzeko.
Ikaskuntza esanguratsua lortzeko, irakaskuntza eta ikaskuntza horiek eraikitzeko prozesuak dinamika dialektiko, aktibo eta kooperatiboetan oinarrituko dira.
Nori zuzenduta dago?
UPV/EHUko graduko eta masterreko ikasleei zuzendua dago, beste herrialde batera joango direnak ikastera edo praktikak egitera UPV/EHUk trukerako izango dituen hitzarmen edo programen bidez.
Plaza librerik egonez gero, egonaldietarako oraindik onartua ez dagoen edo inoiz egonaldirik egin ez duen ikaslerik ere onartuko da.
Ikastaroa egiteko nahitaezkoa da ingeleseko B2 ziurtagiria izatea, ikastaroa hizkuntza horretan emango baita oso osorik.
Plaza kopurua mugatua denez, goian zehaztutako irizpideei eta izena emateko hurrenkerari jarraituz esleituko dira lekuak, guztiak bete arte:
- Azkenengo mailako Gradu edo Masterreko ikasleak, zeintzuk UPV/EHUko mugikortasun programa batean parte hartu duten eta ez dituzten egin edo matrikulatu 15 ECTS atzerriko hizkuntzan euren Gradu edo Masterrean.
- Azken-aurreko mailako Graduko edo Masterreko lehenengo mailako ikasleak, zeintzuk UPV/EHUko mugikortasun programa batean onartuak izan diren 2025-2026 ikasturterako eta euren Gradu edo Masterrean 15 ECTS atzerriko hizkuntzan egin edo matrikulatzeko aukerarik ez daukaten.
- Gradu edo Masterreko ikasleak, zeintzuk UPV/EHUko mugikortasun programa batean onartuak izan diren 2025-2026 ikasturterako eta euren Gradu edo Masterrean 15 ECTS atzerriko hizkuntza egin dituzten edo egiteko aukera dituzten.
- Gradu edo Masterreko ikasleak.
- Doktoretzako 3. zikloko ikasleak.
Beharrezkoa balitz, berdinketa hausteko irizpide moduan eskatzaileak “Buddy” programan parte hartu izana edo parte hartzen egotea balioetsiko da.
Non, noiz eta zein ordutegitan emango da ikastaroa
Ikastaroa online emango da.
Datak: otsailaren 14tik martxoaren 1era arte (biak barne).
Ordutegia: ostiralak 15:00etatik 20:00etara eta larunbatak 9:00etatik 14:00etara
Izena ematea eta matrikula
Matrikula 40 euro dira, eta barne dago materiala.
Ondo irakurri jarraibideak, izena ondo emateko eta matrikula zuzen egiteko. Behin matrikula eginda, ez da, inola ere, dirua itzuliko.
Izena ematea
Izena emateko galdetegoa behar bezala bete eta ingeleseko B2 ziurtagiria edo maila handiagokoa erantsi (galdetegiko 13. puntuan).
Mugikortasun programa batean parte hartu duten ikasleek ziurtagiria erantsi behar dute eta mugikortasun programa batean parte hartuko duten ikasleek onarpen-agiria erantsi behar dute (galdetegiaren 11.d. puntuan). Halaber, “Buddy” programan parte hartu dutenek ziurtagiria gehitu behar izango dute (galdetegiaren 14. puntuan).
Izena emateko epea urtarrilaren 7tik 21era izango da.
Urtarrilaren 25etik aurrera jakinaraziko da eskaria onartuta dagoen.
Matrikulazioa
Behin eskaria onartuta, matrikula ordaindu behar da, 40 euro, banku-transferentzia egin behar da hurrengo zenbakiko kontura:
- Kontuaren titularra: UPV/EHUko Berezko Tituluen bulegoa
- Bankua: Kutxabank
- IBAN: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
- BIC: BASKES2BXXX
- Kontzeptua: Izen-abizenak - Intercultural Competences ikastaroa
Behin ordainketa eginda, ordainagiria posta elektronikoz bidali competenciaintercultural@ehu.eus helbidera, mezuaren gaian jarrita: Matrikula_izen-abizenak.
Ordainketa egiteko azken eguna: urtarrilaren 31a. Ordainketa egin ezean, baliogabetu egingo da matrikula.
Akreditazioa
Bertaratzea nahitaezkoa da, eta huts egiteek, edozein izanda ere arrazoia, ezin izango dute gainditu ikastaroko orduen %15.
Ziurtagiria lortzeko bertaratze irizpidea bete beharko da.
Ikastaro hau egiteak “Nazioarteko sakontze aipamena” lortzeko lehenengo baldintza betetzeko aukera ematen du.
Aldi berean, ikastaroa eginda gehienez ere 1 ECTS lortu ahal izango dira UPV/EHUko graduko ikasketetan (informazio zabalagoa kredituen aitorpenari buruz: web gunean).
Unibertsitate-Hedakuntzako ziurtagiria eskatzeko, ikasleek Unibertsitate-Hedakuntzak ezarritako prozedurari jarraitu beharko diote.
Informazio gehigarria lortu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin. Harremanetarako kontaktua:
- 945 01 41 07
- competenciaintercultural@ehu.eus