CURSOS_LENGUAS_EXTRANJEROS_Info

Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Arautegia

Atarikoa

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren bidez, ikasle bisitarientzako hizkuntza ikastaroak eskaintzen dizkie mugikortasun programen bidez etorritako ikasleei, aukera izan dezaten gaztelania edo euskara ikasteko edo hobetzeko. Unibertsitateak esfortzu handi hau egin du ikasleoi behar diren tresna linguistiko eta kulturalak emateko, hartara gure unibertsitatean eta euskal gizartean egiten duten egonaldia ahalik eta emankorrena izan dadin.

Haien planteamenduagatik eta aitorpen akademikoagatik graduetan ematen diren gaien parean daude garrantziari dagokionez, nahiz eta haien ezaugarriengatik ezin diren sartu graduetako ikasketa planetan.  Hori dela eta, errektoreordetzak uste du funtsezkoa dela ikastarook egiten dituzten ikasleak ondo jabetzea haien garrantziaz, eta uneoro begirunez jokatzea matrikulazio prozesuei, eskolara joateari, irakasleei eta ikaskideei dagokienez, beste edozein irakasgaitan bezalaxe.

Sarbidea eta matrikula

Hartzaileak eta zenbatekoa:

UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleentzat: doain.

UPV/EHUko graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleentzat eta UPV/EHUk gonbidatutako irakasle edo ikertzaile bisitarientzat: 120 euro espainolako ikastaro trinkoa eta 180 euro espainolako edo euskarazko ikasturte osoko ikastaro bakoitza.

UPV/EHUrekin loturarik ez daukaten ikasleek, goian aipatutako taldeetako pertsonen senideak barne, ezin izango dute honelako ikastarorik egin.

 

Espainolazko ikastaroetako sarbidea:

Ikastaroak lehen aldiz egiten dituzten ikasleek, ikastaro bakoitzaren web orrian argitaratutako diren daten barruan, zera egin beharko dute:

  • ikastaroetara sartzeko online izen-emate formularioa bete.
  • espainola ez badakite eta zuzenean oinarrizko mailara joan nahi badute, bidali e-mail bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.
  • espainola badakite, maila froga egin edo bere maila frogatzen duen agiriren bat bidali lehen emandako helbide elektronikora (cursosidiomas@ehu.eus)

Ikastaroko online inprimakia betetzeak ez du esan nahi ikasleek arestian aipatutakoa bete behar ez dutenik (maila-testa, ziurtagiria ematea, etab.). kasu bakoitzean zehaztutako egunetan. Iritsi baino lehen, komeni da ikasleek ikastaroetan sartzeko datak eta testen ordutegia berrikustea.

Maila batetik bestera pasatzea:

Ikastaro bat (trinkoa edo ikasturte osokoa) egin ondoren bigarren bat egitera pasatu nahi duten ikasleek ez dute testa egin beharko, egin duten lehen ikastaroaren ebaluazioak zehaztuko baitu haien maila.

Kontuan izan behar da maila bat gainditzeak ez duela bermatuko tokia izatea hurrengoan ikasleak ez badira ikastaro horretan matrikulatzen.

 

Euskal hizkuntza eta kultura ikastaroetako sarbidea:

Ikastaroak lehen aldiz egiten dituzten ikasleek, ikastaro bakoitzaren web orrian argitaratutako diren daten barruan, zera egin beharko dute:

  • ikastaroetara sartzeko online izen-emate formularioa bete.

Ikasturte honetan hasierako maila bakarra eskaintzen denez, matrikulatutako ikasleak campusaren arabera dagokion gelara joan besterik ez du egin beharko (ikus ikasgelen zerrenda ikastaroaren berariazko web orrian).

Maila batetik bestera pasatzea:

Ikastaroa lehen lauhilekoan gainditu eta urte osoko egonaldia egingo duten ikasleek, ikastaro honetako klaseekin jarraitu ahal izanen dute online modalitatean, aurretik hartan matrikulatu badira.

 

Matrikula:

Ikasleek matrikula egin beharko dute ikasturte bakoitzeko berariazko web orriko "matrikula-prozedura" ataleko jarraibideen arabera, eta ikasle bakoitzaren ardura izango da behar bezala matrikulatu dela ziurtatzea.

Ikasleek ikastaro hauek akordio akademikoetan gehitzeak ez du esan nahi matrikulatuta egoterik. Beren jatorrizko unitertsitateetan ikastaro hauek balidatuak izan ala ez, ez dio eragiten ikasleek matrikula egiteko duten betebeharrari. Ezin da klasera joan edo ikastaroen plataformara konektatu matrikulatuta egon gabe.

Matrikulak, hizkuntza ikastaroen bulegoak zehaztutako modalitate bat (presentziala edo online), maila eta klase batean sartzeko aukera emango du. Beraz, ikaslea ezin izango da joan edo parte hartu berari ez dagozkion beste klaseetan.

Online ikastaroei dagokienez, guztiz debekatuta dago beste ikasleei klaseetara sartzeko estekak ematea. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.

 

Ordutegi eta mailei buruzko oharrak

Datak eta ordutegiak:

Web gunean aipatutako datak eta ordutegiak aldatu ahal izango dira campus bakoitzeko jai eta egutegi akademikoen arabera. Aldaketak, guri jakinarazi bezain laster, parte hartzen dituzten ikasleei jakinaraziko zaie mezu elektroniko edo irakasleen bidez. Gauza bera ikasgela aldaketei dagokienez.

 

Mailak:

Maila aldaketak:

Ikasleek maila-esleipenarekin ados ez badaude eta maila baxuago edo altuago batera aldatu nahi badute, dagokion epe barruan maila-aldaketa eskatzeko aukera izango dute. Interesa duten ikasleek cursosidiomas@ehu.eus posta elektronikoaren bidez jarri beharko dira harremanetan Hizkuntza Ikastaroen Bulegoarekin haien kasua azaltzeko.

Kasu bakoitza, irakasleen iritzia, sarbide testaren emaitzak edo ziurtagiri ofizialen bidez egiaztatutako maila kontuan hartuta aztertuko da eta azken erabakia ikasleei bidaliko da zuzenean emailaren bidez.

Hizkuntza-ikastaroen Bulegoak ofizialki onartu eta jakinarazi ez duen talde edo maila batera joatea, online edo aurrez aurre, ez da baliozkoa izango eta, beraz, ez da ziurtagiririk emango, nahiz eta beste maila bateko azterketak edo probak aprobatu.

Maila errepikatzea:

Kasu hauetan bakarrik errepikatu ahal izango da maila:

  • Ikastaro luzea suspenditu badu eta hurrengo lauhilekoan tokirik badago maila bereko ikastaro luzean.  
  • Ikasleak ikastaro trinkoa egin badu eta maila bera berriz egin gura badu udazkenean (ikastaro bien ezaugarri eta iraupen desberdinak direla eta).

Bestalde, bigarren ikastaroa ezin izango da izan egindako lehen ikastaroa baino maila apalagokoa.

Goian aipatutako aukerak ez dira automatikoak, hau da, kasu bakoitza bere aldetik aztertuko da, eta, beraz, errepikatu nahi duten ikasleek Ikastaroen bulegoarekin jarri beharko dira harremanetan bere eskaria azter dezan.

Komeni da ikasleek aurretik planifikatzea zenbat ikastaro eta kreditutan matrikulatu nahi duten, ikasle bakoitzaren ardura izango delako ondo matrikulatzea. Horretarako, kontuan hartu beharko dute, adibidez,  lehen lauhilekoan gaztelaniako maila aurreratua egin eta gainditu arren, ezin izango dutela berriz maila bera egin bigarren lauhilekoan, izan ere, bigarren lauhilekoan ez da eskaintzen goragoko mailako ikastarorik.  

Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak

Ebaluazioa eta kalifikazioa:

  • Eskolen % 85era joandako ikasleak:
    Ebaluazioa etengabea eta batutzailea izango da. Programetan zehaztutako atal guztiak baloratuko dira. Beharrezkoa izango da ikastaroa gainditzeko azterketetan ebaluatutako alderdi, zeregin, atal eta gaitasun guztiak gainditzea.

  • Eskolen % 85era joan ez diren ikasleak:
    Kalifikazioa, ikastaroan emandako eduki guztien azken azterketa eginez lortuko da. Ikastaroa gainditzeko, beharrezkoa izango da azterketaren atal guztietara aurkeztea eta bertan ebaluatzen diren atal eta gaitasun bakoitza gainditzea. 

Garrantzitsua: ikasleek online ikastaroetan parte hartzeko, ordenagailuko kamera piztuta eduki beharko dute. Ikaslearen identifikazioa beharrezkoa da ikastaroetara joan eta azterketetara aurkezten dena bertan izena eman duen pertsona den jakiteko. Horrela egiten ez bada, ez da frogatutzat emango eskoletara joan izana, ezta azterketa gainditu izana ere.

Ikasleek azterketa egunean aldaketa bat eskatu ahal izango dute oso justifikatuta dauden kasuetan, esaterako, gai medikoa edo beste azterketa batzuekin bat datozenean, dela UPV/EHUko helmugako zentroan, dela jatorrizko unibertsitatean. Ikastaroen bulegoari (cursosidiomas@ehu.eus) ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dio beti, bertan azaldutakoa egiaztatu ahal izateko behar besteko aurrerapenarekin. Arrazoia onargarria bada eta irakasleek ahal badute, beste azterketa data edo modu bat bilatuko da ikasleek azterketa egin dezaten. Data hori ez da inolaz ere ikastaroa amaitu ondorengoa izango. Bai azterketak, bai behar diren lanak edo aktibitateak, beti ikastaroen daten barne bete beharko dira. Baldintza horietakoren bat betetzen ez bada, ez da inolako aldaketarik baimenduko; beraz, ikasleak azterketa edo probara aurkezten ez badira, hartuko duten kalifikazioa ez aurkeztua izango da.

Ikasleek ebaluazio jarraiaren bidez kalifikatuta ahal izateko, gutxienez %85 eskola ordutara joan beharko dute, eta programan aipatutako etengabeko ebaluazioaren atal guztiak bete beharko dituzte (azterketak barne). UPV/EHUren araudiari jarraituz, etengabeko ebaluazioari borondatez uko egin nahi izanez gero, ikasleek mezu elektroniko bat bidali beharko dute cursosidiomas@ehu.eus helbidera, gutxienez ikasturtea amaitu baino hilabete lehenago.

Garrantzitsua da ikasleek kontuan hartzea ikastaro hauetan ez dagoela azterketen bigarren deialdirik.

 

Ziurtagiria:

Ikastaro bakoitza amaitzean Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) BERTARATZE ETA APROBETXAMENDU ZIURTAGIRI bat emango die ebaluazioa gainditu duten ikasleei. Ziurtagiria eskuratzeko, ezinbestekoa izango da ikasleek gainditzea matrikulatuta egon diren ikastaroa. Ez da hori beste ziurtagiririk emango. 

Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da ikastaroetan matrikulatuta egotea ziurtagiria lortzeko.

UPV/EHUk egindako ziurtagiriak ez dira titulu ofizialak. Balio akademiko hutsa daukate eta ematen dira jatorrizko unibertsitatera itzultzean ikasleek lortutako kredituak baliozkotzeko.

 

Kredituak:

Ikastaro bakoitzaren ziurtagiriak zenbakizko nota bat edukiko du (5etik 10era), eta ikasleak trebetasun bakoitzean (entzumenean, irakurmenean, mintzamenean eta idazmenean) lortutako maila, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera (A1-A2, B1-B2, C1-C2).  Era berean, ikastaro bakoitzaren kredituak adieraziko dira:

  • Espainolako ikastaro trinkoa: 4,5 kreditu.
  • Udako eta udaberriko ikastaroak:
    • Espainolazko ikastaroak: 6 kreditu (bai udazkenekoa eta bai udaberrikoa, ikastaro/lauhilabete bakoitzengatik).
    • Euskal hizkuntza eta kultura ikastaroak: 6 kreditu (bai udazkenekoa eta bai udaberrikoa, ikastaro/lauhilabete bakoitzengatik).

 

Ebaluazioaren jakinarazpena eta ziurtagirien bidalketa

Ikastaro bakoitzaren emaitzak UPV/EHUko ikastegi bakoitzeko nazioarteko harremanen arloko arduradunei bidaliko zaizkie ikasle bakoitzaren espediente akademikoan sar ditzaten, beharrezkoa izanez gero.

Era berean, arduradunoi ikasleen ziurtagiriak ere bidaliko zaizkie paperean, ikasleak euren bila joan daitezen, gero bakoitzak bere jatorrizko erakundean aurkezteko, lortu duen kalifikazioaren froga legez. Ikasleak ezin badira bulegoetara ziurtagirien bila joan, ikastegiek emailez bidaliko dituzte, espediente akademikoekin batera, ikasleen unibertsitateetara.

Enlight aliantzeko eta ordainpeko ikasleek haien ziurtagiria emailen bidez jasoko dituzte.

Gainera, UPV/EHUko truke programetako ikasle bisitariak agurtzeko ekitaldian, ikastaroak gainditu dituzten ikasleek aintzatespena jasoko dute.

Bestelakoak

Materiala:

Ikasleek beren mailako programa espezifikoa jasoko dute ikastaro bakoitzaren hasieran. Gure web orritik ere deskarga daiteke.

Ikasleen ardura izango da eskolak ondo segitzeko behar dituzten gainerako materialak eskuratzea (adibidez, testuliburua).

Argazkiak eta ikus-entzunezkoak:

Baliteke jardueren argazkiak edo bestelako materialak egitea, eta gure web orrian argitaratzea. Halakoetan, baimena eskatuko zaie ikastaroan ikasleei.

Bestelakoak:

Ikastaro hauek ezin dira GAURen matrikulatu. Horregatik, ez dute beste irakasgai dituzten kodigorik. Truke-programetako ikasleek ikastaro hauek OLA (Online Learning Agreement) delakoan sartu behar badituzte, edozein letra jarri beharko dute kodeari dagokion laukitxoan (X, E...).

Ikasgelatik kanpo antolatu ahal diren jarduerek gainerako eskolen balio eta garrantzi bera dute (presentzialak edo online).

Ikastaroen idazkaritzak eskubidea izango du arau hauek betetzen ez dituzten eta eskolan lan giroa aldrebesten duten ikasleak kanporatzeko. 

Era berean, ez da iruzurrik onartuko: azterketan kopiatzen duten ikasleak kanporatuak izango dira eta suspentsoa jasoko dute. Halakorik gertatzen bada, ikaslearen ikastegiko arduradunari esango zaio.