Pedagogical Translanguaging in the Curriculum

Translanguaging Pedagogikoa Curriculumean

«I+D+i Proiektuak» PID2019-105818GB-I00 funded by MCIN/AEI/ 10.13039/501100011033

Ikertzaileak:
DREAM ikertaldeko kideak
Denboraldia:
2019-tik 2023 arte


Deskribapena:

Proiektu honen helburua hizkuntzen eta hizkuntza zein edukiaren arteko loturak aztertzea da. Horretarako, esku-hartze pedagogiko bat garatu eta ezarriko da lehen zein bigarren hezkuntzako ikasleen gaitasun eleaniztuna, matematika eta zientzien errendimendua hobetzeko. Proiektuak, eleaniztasuna eta hezkuntzan gaurkotasun handia duten ikerketekin bat egiten du, baita hizkuntzen arteko mugak leuntzearen eta hizkuntzen zein edukien irakaskuntza integratuaren alde egin ere. Proiektuaren gaia, hezkuntza murgiltzearekin, edukian oinarritutako irakaskuntzarekin (CBI) eta atzerriko hizkuntzen eta edukien ikasketa integratuarekin (CLIL) lotura du. Izan ere, proiektuak ikasle askok aurre egin behar diote egoera bat du hizpide, eskolan bigarren hizkuntza edo bestelako hizkuntza baten bidez edukiak ikastea. Proiektua Euskal Herrian gauzatuko da, bertan, ikasleek bigarren hizkuntza edo beste hizkuntza bat ikasterakoan hiru egoeretan hauetan aurki daitezkeelako:

i) Ikasleak gaztelaniazko jatorrizko hiztun izanik edukia euskaraz ikasten aritzea. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan edukia irakasteko gehien erabiltzen den hizkuntza euskara da.
ii) Ikasleak euskara, gaztelania eta bestelako hizkuntza bateko jatorrizko hiztun izanda edukia ingelesez ikasten dutenean.
iii) Euskara edo gaztelania ez den bestelako jatorrizko hiztun izanik edukia euskaraz edota gaztelaniaz ikastea.

 

Proyecto Referencia del proyecto de investigación financiado por MCIN/AEI /10.13039/501100011033