Eider Saragueta
(Hezkuntza Zientzien Saila)
Posta elektronikoa
Biografia
Eider Saragueta Hezkuntza Zientziak saileko irakasle eta ikertzailea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egindakoa da, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019ko udan “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.