Micaela Portilla Ikergunea


Eraikina Lascaray Ikergunearen ondoan dago eta sotoko solairuan lurpeko aparkaleku bat (3.194 m2) du. Eraikinaren gainerakoa (5.814 m2) hainbat gune biltzen dituzten lau solairutan dago banatuta.
Eraikin honen proiektua UNE-EN 14006 ekodiseinuaren araudiari jarraituz garatu da, eraikuntza-sistema tradizionalen eta berritzaileen bitartez. Eraikin honetarako CLT zurezko panelak erabili dira fatxadaren kanpoaldeko estalkirako, eta egitura hormigoi armatuzkoa da. Fatxada aireztatua hormigoi polimero uhinduzko panelekin errematatuta dago. Material beroa denez gero, barneko guneak diseinatzeko ere erabili da zura. Kanpotik sartzen den argia da eraikin honetako beste elementu nabarmen bat, barne-patioetan eta atzealdeko fatxadako gortina-horman zehar sartzen dena.
Ikertaldeen lokalez gain, eraikinak bi laborategi ditu –hizkuntzalaritzakoa bat eta arkeologiako hiru– talde erabiltzaileentzat.
Micaela Portilla Ikerguneak hizkuntzalaritzako 2 laborategi ditu eraikinaren 3. solairuan (3.3 eta 3.4 lokalak), eta bakoitzak 88,31 m2-ko azalera du.
Ikerguneak arkeologiako 4 lokal ditu eraikinaren sotoko solairuan, eta honela daude banatuta:
Eraikinaren sotoan aztarna arkeologikoen gordailu bat ere dago, "Flotazioa, Garbiketa eta Lehortzea" lokaleko konketetatik isurtzen den ura gordailu batera doana –eraikinaren gainerako lekuetatik independentea–.
Ikerguneak hainbat gela ditu bileretarako, lan egiteko, mintegietarako eta emaitzak aurkezteko, baita ekitaldi areto bat ere.
Areto mota | Edukiera eta Kokapena | Ezaugarriak |
---|---|---|
Ekitaldi aretoa |
108 pertsona Beheko solairuan |
Ikus-entzunezko ekipoa + Ordenagailua Atrila |
5 bilera-gela |
14 pertsona gela bakoitzeko:
- 0.1 eta 0.9 gelak (beheko solairuan) - 1.8 gela (1. solairuan)- 2.5 gela (2. solairuan) - 3.5 gela (3. solairuan) |
Pantaila mugikorra Arbela |
5 langela mintegietarako eta emaitzak aurkezteko |
Beheko solairuan: - 0.2 gela (40 pertsona) - 0.3 gela (16 pertsona) - 0.6 gela (16 pertsona)- 0.7 gela (40 pertsona) - 0.8 gela (62 pertsona) |
Ikus-entzunezko ekipoa + Ordenagailua edo Pantaila mugikorra Arbela |
2 langela banakoentzat edo taldeentzat |
Beheko solairuan: - 0.4 eta 0.5 gelak (24 pertsona) - 0.10, 0.11 eta 0.12 gelak (20 pertsona) |
Erreserba egin behar izanik gabe, unibertsitateko ikertzaileen artean partekatzeko. Mahai elektrifikatuak edo idazbesaulkiak |
Ikergunea astelehenetik ostiralera dago irekita, 08:00etatik 21:00etara.
Kontaktu telefonoa: +34 945 01 4003